Atalak
UDALemoa [EUS]

Iban Agirregoikoa Etxebarria – Arratiako Musika Eskolako kidea

Gehiago irakurri titularraren gainean klikatuz

Gustatuko litzaidake Arratiako Musika Eskolatik aurten sortzen dugunak etorkizunean ere jarraipena izan dezala LemoaKustikFest-en, etorkizuneko musikariak sortzeko lagungarri izango baita”

– Arratiako Musika Eskola LemoaKustikFest-eko karteleran. Zer esan nahi du horrek zuentzat?

Aukera ikaragarria, nondik begiratzen zaion: musikari gazteak eszenatoki gainean jartzeko aukera Arratiako kultur kantera bultzatuz; geletatik kanpora zuzeneko musika egiteko aukera, azken denboraldian pandemiak baldintzatu baikaitu… 2022ko urte honetan parte hartzea posible zela ikusita ezin izan dugu pasatzen utzi.

– Zer da festibalerako prestatu duzuena? Sorpresarik egongo da?

11-16 urte bitarteko musikariz osatutako talde bi izango ditugu. Talde bakoitzaren ezaugarriak desberdinak dira, eta jotzen dituzten instrumentuen arabera aukeratuko abestiak joko ditugu. Edozein kasutan, gaur egungo taldeen abestien moldaketak izango dira; LemoaKustikFest-en soinuarekin bat datozenak.

Sorpresak ere izango ditugu, bai. Bakarrik esan dezaket kolaborazioen bat egongo dela musikari ezagunen batekin. Eta horrekin nahikoa. Gehiago kontatuz gero ez bailitzateke sorpresa izango.

– Besterik gehitu nahi baduzu…

Jada, orain hasita, esan dezaket 2022ko festibal honek itxura oso ona duela, eta mereziko duela. Eta gustatuko litzaidake Arratiako Musika Eskolatik aurten sortzen dugunak etorkizunean ere jarraipena izan dezala LemoaKustikFest-en, etorkizuneko musikariak sortzeko lagungarri izango baita.