Atalak
UDALemoa [EUS]

[EUS] Lara Mitxelena – Bihotx

Gehiago irakurri titularraren gainean klikatuz

Txalaparta oinarri, instrumentuaren zein hiru emakumeren eboluzioa transmititzen saiatuko gara, istorio baten bidez eta instrumentu ezberdinekin lagunduz, hala-nola ahotsarekin.”

Gehiago irakurri titularraren gainean klikatuz

Zer aurkituko du Kotxepinera zuen kontzertua ikustera hurbiltzen denak?

Kotxepinera gu ikustera gerturatzen denak ez ohiko ikuskizun bat ikusiko du. Txalaparta oinarri, instrumentuaren zein hiru emakumeren eboluzioa transmititzen saiatuko gara, istorio baten bidez eta instrumentu ezberdinekin lagunduz, hala-nola ahotsarekin.

Nondik dator lan berri honen ideia?

‘Norabide guztiak’ nahi gabe sortu den emanaldi bat da. Hiruak txalapartariak gera eta elkarrekin jotzen urteak daramagu. Egun batean jotzen ditugun beste instrumentuekin nahasten hasi ginen txalaparta eta ‘norabide guztiak’  jaio zen. 

Bakoitzak musika estilo ezberdinak gustuko ditugunez, emanaldia ere musika estilo ezberdinez osatzen joan ginen.

Zer da Bihotx zuentzat?

Bihotx gu gera. Bihotzean daramagun txalaparta, musika, tradizioa eta euskal kultura.

Pandemiaren ostean, hasi zarete berriro martxa hartzen taula gainean aritzen zareten sortzaileok?

Pandemiak musikari guztioi bezala kalte handia egin digu, ez bakarrik emanaldi ezagatik, entseiatzeko askotan ere arazoak izan ditugulako. Hala ere, indarrak berritu eta gauza berriak sortzen gabiltza. Hori bai, presarik gabe.

‘Norabide Guztiak’ ikuskizuna sortu zenetik, duela bi urte gutxiago behera,  aldaketa ugari izan ditu, emanaldia gurekin batera hazten eta hobetzen joan da. Baina amaiera emateko garaia iritxi da, horregatik, erabaki zaila izan harren ‘Norabide Guztiak’ ikuskizuna Lemoan bukatuko da. Ez ditugu emanaldi gehiago egingo. Hala ere, lehen aipatu bezala, Bihotx ez da bukatu, gauza berriak sortzeko gogo handiarekin baitgabiltza.