Atalak
UDALemoa [EUS]

Elkarteen diru laguntzak onartu dira

Diru laguntzen emakidarako batzordea udal ordezkariek, kultura teknikariak eta herriko elkarteek osatzen dute. Bertan diru laguntzak emateko prozedura eta baldintzak zehazten dira, eta ondoren kitapena egiten da.

Diru laguntzak emateko jarraitu diren pausoak eta irizpideak zehaztu ondoren, elkarte bakoitzari txostena ematen zaio, dagokion kopurua azalduz, zehaztuta dauden irizpideen arabera, hala-nola euskararen erabilera, berdintasuna, bazkide kopurua, ekintzak eta abar.

Behin txosten tekniko hori eginda, eta 2022rako proposamena zehaztuta, elkarte bakoitzari aurten dagokion diru laguntza aurkeztu zitzaion joan den martxoaren 28an egin zen bileran, eta aho batez onartu zen proposamena.

Ioritz Fernandez zinegotziak azaldu duenez “ Gardentasun eta parte hartzea lan dinamika moduan sustatzeko egiten dugu horrela, diru laguntzei dagokien lanketa guztia. Udal gobernu moduan, guretzat garrantzitsua da elkarteek argi izatea bidea zein den, eta are garrantzitsuagoa da elkarteek euren ekarpenak egitea, herriko bizitzaren arnas gunea baitira Lemoarentzat”.