Atalak
Udal buletina- Boletín digital

Udal buletina – Boletín digital

Apirilak 22 abril

Gehiago irakurri titularraren gainean klikatuz

Leer más haciendo click sobre el titular

Jagon Lemoa proiektuaren aldizkari digitala – Revista digital sobre el proyecto “Jagon Lemoa”

[EUS] Jagon Lemoa “Elkarbizitza Nerabezaroan” proiektuak Lemoako Udalak sortu duen zaintza proiektua da, martxotik aurrera abian jarri dena. Proiektu honen ardatz balioetan oinarritutako elkarbizitza eredu bat saretzea, hobetzea, eta indartzea da, komunitatea eta herria zaintzeko helburuarekin. Martxoan zehar lanketa ezberdinak egin dira bai familia eta bai nerabeekin. Proiektuari bukaera emateko gazteek eurek landu zuten street scapea martxan jarri zen.

Orain, proiektua borobiltzeko, aldizkari digitala argitaratu du udalak. Bertan proiektuari buruzko informazio guztia jasotzeaz gain, “Baloreetan hezteko 10 gako” eta “Baloreetan hezteko orduan ideia praktiko eta errazak” izeneko dokumentuak jasotzen dira.

[CAS] El proyecto Jagon Lemoa “Convivencia en la Adolescencia” es un proyecto de creado por el Ayuntamiento de Lemoa y que se ha puesto en marcha a partir del mes de marzo. El eje central de este proyecto es la convivencia, la inclusión, y la mejora y fortalecimiento de un modelo de comunidad basado en valores positivos e inclusivos. A lo largo del mes de marzo se han realizado diferentes dinámicas tanto con las familias como con los y las adolescentes. El proyecto finalizó con la puesta en marcha de un street scape elaborado por los propios jóvenes.

Ahora, para redondear el proyecto, el ayuntamiento ha editado una revista digital sobre Jagon Lemoa. En él, además de toda la información sobre el proyecto, se recogen los documentos  “10 claves para la educación en valores” e “ideas prácticas y sencillas a la hora de educar en valores”.

Generazioen arteko jolasak, kooperatiboak eta lehiakorrak- Juegos intergeneracionales, cooperativos y competitivos

[EUS] Datorren apirilaren 27an Belaunaldien arteko elkartasunaren eta Lankidetzaren Europako Eguna ospatuko dugu, eta horren harira ekimen interesgarria antolatu du Lemoako udalak, belaunaldi ezberdinetako lemoaztarrak batuz, gazteak eta adinduak, hain zuzen ere.

Asteazkenero Oingabizek bi jarduera egiten dituela aprobetxatuz, bata “Gazteak  Aktibo” DBHko ikasleekin, eta bestea adinekoentzat, datorren astean bi saioak batuko dira jolasak egiteko, eta herritar guztientzako jarduera irekia izango da. Hurbiltzen direnek joko kolaboratibo eta lehiakorrez gozatu ahalko dute. Anima zaitez!

[CAS] Con motivo de la celebración el próximo 27 de abril del Día Europeo de la Solidaridad y la Cooperación Intergeneracional, el Ayuntamiento de Lemoa ha organizado una interesante iniciativa uniendo lemoaztarras de diferentes generaciones, jóvenes y mayores.

Aprovechando que todos los miércoles se llevan a cabo dos actividades por parte de Oingabiz, una de “Juventud activa” con alumnado de DBH, y otra para personas mayores, en la sesión de la semana que viene se llevarán a cabo los juegos, siendo una actividad abierta a toda la ciudadanía. Los y las que se acerquen podrán disfrutar de juegos colaborativos y competitivos. ¡Anímate!

80 amandre

[EUS] 80 amandre behar omen dira antzinako emakumeak egungoekin lotzeko, hori zioen behintzat Jorge Oteiza handiak; 80 amandre besterik ez, antzinaroa orainaldiarekin lotzeko.

80 ziren;

20 izan zitezkeen;

 4 dira

Nik 4 amandre nahikoa izan ditut munduan nire txokoa aurkitzeko, 4 amandre besterik ez, ipuin bihurtu eta saio honetan elkartu ditudanak.

Ametsak, desioak, lana eta tristurak mototsean kiribildu eta munduari irribarre egiten ikasi zuten emakumeen istorioak dira hauek. Esku zailduak, sabel puztuak, begirada galduak, eta batez ere irribarrea begietan duten amandreak, amamak, amonak, amatxiak, amumak…

Finean, nire amandreak zure amandreak ere badirelako.

Web orria: https://es.dorletakortazar.eus/

80 amandre-Bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=QIBHwAswvqU

[CAS] Sostenía Jorge Oteiza que tan sólo 80 abuelas (amandreak) nos separan de la vida de las cuevas:

sólo 80 abuelas para unir la antigüedad con el presente.

Eran 80;

Podrían ser 20;

Son 4

En mi caso, cuatro han sido suficientes para encontrar mi rincón en el mundo, y he convertido mis experiencias con ellas en cuento, y las he juntado en esta sesión.

Estas son las historias de mujeres que se enroscaron en el moño sueños, deseos, trabajo y tristezas, y aprendieron a sonreír al mundo. Manos agrietadas, vientres hinchados, miradas perdidas, y sobre todo abuelas y más abuelas con la sonrisa en la mirada.

Al fin y al cabo, mi abuela es también tu abuela.

Página web: https://es.dorletakortazar.eus/

80 amandre- VIDEO: https://www.youtube.com/watch?v=QIBHwAswvqU

Matraka Culinary Center

[EUS] Trakamatraka musika eta birziklatzea, sormena eta irudimena, musika aniztasuna eta ingurumenarekiko errespetua bateratzen dituen proiektua da. Bere azken ikuskizuna Matraka Culinary Center da.

Matraka Culinary Center oso jatetxe berezia da, zeinetan edozer gauza gerta.. edo entzun daitekeen.

Material birziklatuarekin egindako familia osoarentzako kontzertua.

Sarrerak: Kotxepin Kultur Etxea – Lemoako Udala

[CAS] Trakamatraka es un proyecto que aúna música y reciclaje, creatividad e imaginación, diversidad musical y respeto al medio ambiente. Su último espectáculo es Matraka Culinary Center.

Matraka Culinary Center es un restaurante muy especial en el que puede pasar … o escucharse cualquier cosa.

Concierto para toda la familia realizado con material reciclado.

Entradas: Kotxepin Kultur Etxea – Lemoako Udala

Orkresta elektrotxaranga LemoanLa elektrotxaranga Orkresta en Lemoa

[EUS] Orkresta elektrotxarangak ikuskizun ezberdin eta dibertigarria eskainiko du datorren larunbatean Lemoan.

Bere estetika bereziarekin, bere errepertorio musikala beste txarangak baino rockeroagoa izaten da,  eta bere ikuskizun apartarekin Lemoako kaleak alaituko dituzte.

BIDEOA: https://www.youtube.com/watch?v=0BV8gq8uWrw&t=8s

[CAS] La elektrotxaranga Orkresta ofrecerá  un espectáculo diferente y muy divertido el próximo sábado en Lemoa.

Con su estética peculiar, su repertorio musical un poco más rockero que otras txarangas y su enérgico espectáculo son una apuesta segura para animar las calles de Lemoa.

VIDEO: https://www.youtube.com/watch?v=0BV8gq8uWrw&t=8s

Udaberrileku arrakastsuak Gaztelekuarekin – Exitoso Udaberrileku con el Gaztelekua

[EUS] Oporraldi ezberdina gaztelekuak herriko gazteei proposatu diena: San Antolinera igoera, Masterchef, pelikula, argazki lehiaketa (behean argazki guztiak eta irabazleak), eta Mendaxa Abentura parkera irteera…

Gazteek primeran pasa dute, euren arteko harremanak sendotu dituzte, eta Lemoa bizitzeko beste modu bat ezagutu dute.

[CAS] Vacaciones diferentes las que han disfrutado los y las jóvenes de Lemoa junto al Gaztelekua: la subida a San Antolín, Masterchef,  película, el concurso de fotografía (abajo todas las fotos y las fotografías ganadoras), y la salida al parque Mendaxa Abentura.


Se lo han pasado en grande, han fortalecido sus relaciones, y han conocido otra forma de vivir Lemoa.

ARGAZKI LEHIAKETA – CONCURSO DE FOTOGRAFÍAS

Irabazleak – Fotografías ganadoras

Beste argazkiak – Las demás fotografías

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s