Atalak
Udal buletina- Boletín digital

Udal buletina – Boletín digital

Apirilak 29 abril

Gehiago irakurri titularraren gainean klikatuz

Leer más haciendo click sobre el titular

Erdu Kotxepin Kultur Etxera!

[EUS] Bideo honetan parte hartu duten artista eta sortzaileak Kotxepin Kultur Etxean egon dira zabalik daraman urtebete honetan.

🤔Hausnarketarako – URBIL ARTOLA
🥺Hunkitzeko – MIREN LARREA
😭Negar egiteko – SAIOA ROYO
🤣Barrez lehertzeko – AINHOA ETXEBARRIA ETA NEREA GARTZIA
🏞️Arratiarako – IXABEL AGIRRESAROBE
🌄Lemoarako – JOKIN URIARTE
👉Zuretzako – MAIDER ZABALEGI
👌Eta niretzako – IÑIGITO TXAPELPUNK
🤝Guztiontzako – IDOIA TORREGARAI
🏫Kotxepin Kultur Etxea – RAFA RUEDA

🙌Erdu! MIREN LARREA – JOKIN URIARTE – ION MARTINEZ – TXOMIN ARTOLA – AINHOA ETXEBARRIA ETA NEREA GARTZIA – IXABEL AGIRRESAROBE – RAFA RUEDA – MIRARI MARTIARENA – MAIDER ZABALEGI

LemoaKustikFest 2022: Behin betiko kartela – Cartel definitivo

[EUS] Musika, herritarrak eta herria elkartuko zituen ekintza bat falta zelako sortu zen LemoaKustikFest. Ondorioztatu zen musika jaialdi baten beharra zegoela Lemoan, udaberrian ospatu zitekeena, gure herritarrei eta kanpokoei herria erakusteko aukera emango ziguna eta, aldi berean, ohikoak ez diren musika formatu eta kokalekuak erabili behar zirela.

Iazkoa berezia izan zen, pandemiak hala behartuta, udaberrian izan beharrean, udaren bueltan egin zelako. Aurten, baina, sorreran izan zuen espiritura bueltatu, eta udaberriko hitzordua berreskuratuko da, eta aste honetan behin betiko kartela iragarri da.

[CAS] LemoaKustikFest nació porque se vio la necesidad de articular un proyecto que uniera la música con la ciudadanía y el propio pueblo. Fruto de esa reflexión se llegó a la conclusión de que existía la necesidad de un festival de música en Lemoa, que podría celebrarse en primavera, y nos permitiera mostrar el pueblo y, al mismo tiempo, utilizar formatos y propuestas musicales poco habituales.

El año pasado fue especial porque, forzado por la pandemia, en vez de ser en primavera, se hizo a la vuelta del verano. Este año, sin embargo, LemoaKustikFest vuelve a su espíritu fundacional y recupera su cita primaveral. Esta semana se ha anunciado el cartel definitivo.

Kulturguneko leiho bat espraiz zikinduta agertu da – Una ventana de Kulturgunea aparece manchada con spray

[EUS] Kulturguneko obra bukatzear da, eta aste honetan sorpresa desatsegina aurkitu dute langileek eta udal ordezkariek, obren jarraipena egitera joan direnean. Leihoetako bat spray beltzez margotuta aurkitu dute. Gogorarazi behar da eraikina obretan dagoela, eta halako ekintzek, inongo onurarik ez ekartzeaz gain, alferrikako atzerapenak eta gainkostuak ekarriko dituztela, txikiak izanda ere guztiz soberan daudenak. Askotan aipatu dugun moduan, zaindu denona dena, kaltea denok ordaintzen dugu eta.

[CAS] La obra de Kulturgunea está a punto de finalizar y esta semana los trabajadores y responsables municipales se han encontrado con una desagradable sorpresa cuando han acudido a realizar un seguimiento de las obras, ya que se han encontrado una de las ventanas pintada con spray negro. Hay que recordar que el edificio está en obras y que este tipo de actos, además de no reportar ningún beneficio, conllevan retrasos innecesarios y sobrecostes, que por mínimos que puedan ser ya son excesivos. Como hemos comentado muchas veces, cuidemos lo que es de todos y todas, ya que las consecuencias las pagamos todos y todas.

Gazteen emantzipaziorako laguntzak eskatzeko epea laster zabalduko da- Pronto se abrirá el plazo para solicitar las ayudas a la emancipación juvenil

[EUS] Dirulaguntzaren helburua Lemoan ohiko alokairuko etxebizitza bat duten 18 eta 35 urte bitarteko gazteei alokairua ordaintzen laguntzea da. Oinarrietan ezarritako baldintzen arabera egingo da, eta onuradunak 2022ean izandako alokairu-gastua kontuan hartuko da baldin eta baldintza horiek aldi horretan mantentzen badira.

Aurten berrikuntza batekin dator diru laguntza hau: Alokairua hilean gehienez 700 eurokoa izan daiteke.

Info + : gizartegintza@lemoa.net

[CAS] El objeto de la subvención es facilitar el pago del alquiler a jóvenes de entre 18 y 35 años que dispongan de una vivienda en alquiler habitual en Lemoa , de acuerdo con las condiciones establecidas en las bases , teniendo en cuenta el gasto de alquiler del beneficiario en 2022 , siempre y cuando dichas condiciones se mantengan durante este tiempo.

Esta subvención viene con la novedad de que el alquiler no podrá superar los 700 euros al mes.

+ info : gizartegintza@lemoatzen

Egunean Behin jokoaren online finaleko sariak banatu diraEntregados los premios de la final online de Egunean Behin

Manex Bernales

[EUS] Aste Santuko oporrak baino lehen amaitu zen Egunean Behin jokoaren bederatzigarren denboraldia, eta Lemoako Euskara Zerbitzuak online finala egin zuen apirilaren 6tik 10era. Hain zuzen ere, apirilaren 6an igaro zen Korrika herritik, eta egun hori aprobetxatu zen Egunean Behin-eko finala abiatzeko. Korrikari buruzko galderak izan ziren, eta euskararen aldeko lasterketa amaitu zen egunera arteko epea utzi zen.

Erantzunak jaso ostean, Lemoako dendetan gastatzeko 50 euroko bi bonu banatu dira: bata irabazlearentzat, eta bestea parte hartzaile denen artean zozketa eginda. Galdera gehien erantzun zituztenen artean berdinketa egon zen lau herritarren artean, eta zozketa bidez Ruth Linaza izan da finaleko garailea. Parte hartzaile denen artean egindako zozketan, bestalde, Manex Bernalesi egokitu zaio saria. Zorionak biei!

[CAS] Antes de las vacaciones de Semana Santa finalizó la novena temporada del juego Egunean Behin, y el Servicio de Euskera de Lemoa celebró la final online del 6 al 10 de abril. Precisamente, el pasado 6 de abril pasó por la localidad la Korrika, día que se aprovechó para arrancar la final de Egunean Behin. Hubo preguntas sobre la Korrika, y se dejó de plazo hasta el día en que terminó la carrera a favor del euskera.

Tras recibir las respuestas, se han repartido dos bonos de 50 euros para gastar en las tiendas de Lemoa: uno para el ganador y otro entre todas las personas participantes. Entre los y las que más preguntas contestaron hubo empate entre cuatro participantes, y por sorteo la vencedora de la final ha sido Ruth Linaza. En el sorteo celebrado entre todos los participantes, por su parte, el premio ha correspondido a Manex Bernales. ¡Enhorabuena a ambos!

Merkataritza kanpainako sari nagusiak banatu dira – Entregados los premios de la campaña de comercio

Pedro Iurrebaso
Begoña Garaigordobil

[EUS] Martxoan zehar egin zen merkataritza kanpaina Lemoako 22 establezimendutan, eta herriko dendetan gastatzeko 500 sari baino gehiago banatu ziren euskaraz erosteko hautua egin zutenen artean. Banatu ziren bonu guztiek, ordea, ez zeukaten saririk, eta sari nagusi biren zozketan parte hartzeko aukera ematen zuten.

Apirilaren 13an zozketa publikoa egin zen Kotxepin kultur etxean, eta bi herritar hauen izenak atera ziren: Begoña Garaigordobil eta Pedro Iurrebaso. Urduñako bainuetxean bi pertsonentzako egonaldi bana irabazi dute. Zorionak biei!

[CAS] Durante el mes de marzo se llevó a cabo la campaña de comercio en 22 establecimientos de Lemoa, y se repartieron más de 500 premios para gastar en los comercios de la localidad entre los que optaron por comprar en euskera. Todos los bonos que se repartieron, sin embargo, no tenían premio, pero permitían participar en el sorteo de dos premios principales.

El 13 de abril se celebró un sorteo público en Kotxepin Kultur Etxea, en el que salieron los nombres de estos dos vecinos: Begoña Garaigordobil y Pedro Iurrebaso. En el balneario de Orduña han ganado sendas estancias para dos personas. ¡Enhorabuena a ambos!

Familian euskaraz jolasean

[EUS] Berbalagun egistamoak Familientzako ekintza bat antolatu du Urtxintxarekin batera maiatzaren 10erako. Euskararen transmisioan eragitea izango da helburua, eta horretarako haur eta helduak elkarrekin jarriko dituzte olgatzen. Parte hartzeko eman izena maiatzaren 8a baino lehen hurrengo loturan: https://labur.eus/QfSM0

[CAS] La dinámica Berbalagun ha organizado una actividad para familias junto a Urtxintxa para el 10 de mayo. El objetivo será incidir en la transmisión del euskera, y para ello pondrán a las familias a jugar. Para participar inscribirte antes del 8 de mayo en el siguiente enlace: https://labur.eus/QfSM0

🏋️ Bruno Soto Lemoako jasotzailearen emaitza ikusgarria joan den asteburuan – Gran resultado del levantador de Lemoa Bruno Soto el pasado fin de semana

[EUS] Lemoako jasotzailearen emaitza ikusgarria asteburu honetan Vallecaseko Cerro Almodovar kiroldegian ospatu den Junior mailako estatuko txapelketan.

– Bruno Soto Fernandez

132 kilo Arr – Urrea

167 kilo DT – Urrea

299 kilo TO – Urrea

Brunok lortutako markarekin Maltan uztailaren hasieran egingo den Europar Batasuneko Txapelketarako sailkapena lortu du.

[CAS] Espectacular el resultado del levantador de Lemoa en el Cto. Estatal Júnior celebrado este fin de semana en el Polideportivo Cerro Almodovar de Vallecas.

– Bruno Soto Fernández

132 kilos Arr – Oro

167 kilos DT – Oro

299 kilos TO – Oro

Con la marca obtenida, Bruno Soto consigue la clasificación para el Campeonato de la Unión Europea que se celebrará en Malta a primeros del mes de Julio.

Zorionak, Bruno!

Belaunaldien arteko Elkartasunaren eta Lankidetzaren Europako Eguna ospatu genuen asteazkenean – Celebramos el Día Europeo de la Solidaridad y la Cooperación Intergeneracional el miércoles

[EUS] Joan de asteazkenean, apirilak 27, Belaunaldien arteko elkartasunaren eta Lankidetzaren Europako Eguna ospatu zen, eta horren harira ekimen interesgarria antolatu zuen Lemoako udalak, belaunaldi ezberdinetako lemoaztarrak batuz, gazteak eta adinduak, hain zuzen ere.

Asteazkenero Oingabizek bi jarduera egiten dituela aprobetxatuz, bata “Gazteak Aktibo” DBHko ikasleekin, eta bestea adinekoentzat, bi saioak batu ziren jolasak egiteko, eta herritar guztientzako jarduera irekia izan zen. Hurbildu zirenek joko kolaboratibo eta lehiakorrez gozatu ahal izan zuten.

[CAS] El pasado miércoles, 27 de abril, se celebró el Día Europeo de la Solidaridad y la Cooperación Intergeneracional, y aprovechando esta efeméride el Ayuntamiento de Lemoa organizó una interesante iniciativa uniendo lemoaztarras de diferentes generaciones, jóvenes y mayores.

Aprovechando que todos los miércoles se llevan a cabo dos actividades por parte de Oingabiz, una de “Juventud activa” con alumnado de DBH, y otra para personas mayores, en la sesión del miércoles se fusionaron ambas actividades para llevar a cabo los juegos, siendo una actividad abierta a toda la ciudadanía. Los y las que se acercaron pudieron disfrutar de juegos colaborativos y competitivos.

Jaietako mozorro gaia zein dan jakiteko irrikitan zeunden? Ba hona erantzuna! – ¿Estabas deseando saber cuál era el tema del disfraz para las fiestas de este año? ¡ Aquí tienes la respuesta!

El soplao kobazuloetara bidaia – Viaje a Cuevas de El Soplao

[EUS] Jubilatu eta pentsiodunen elkarteak irteera interesgarri hau prestatu du datorren maiatzaren 26rako.

[CAS] La Asociación de Jubilados y Pensionistas ha organizado esta interesante excursión para el próximo 26 de mayo.

Eta ez ahaztu asteburu honetarako hitzorduak! ¡No te olvides de las actividades de este fin de semana!

Sarrerak: Kotxepin Kultur Etxea – Lemoako Udala

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s