Ekimen hau 2022/2023 ikasturtean UPV/EHUko Arte Ederren Fakultatean ofizialki matrikulatutako ikasleei zuzenduta dago (Gradu eta Graduondoko ikasketetan).
Era berean, azken bost urteetan Arte Ederren Fakultatean ikasketak amaitu dituztenak ere aurkeztu ahal izango dira, 2017/18 ikasturtetik aurrera.
Gainera, Arte Ederren Fakultatean ikasketak burutu dituzten lemoaztarrak ere aurkeztu ahal izango dira, edozein ikasturtekoak.
Hautagaiak banaka edota taldeka aurkeztu ahal izango dira.
Deialdiaren helburua Lemoako Memoria historikoan oinarritutako proiektu artistikoak garatzea da. 1936ko Gerra zibila eta gerra osteko diktaduraren garaia eta gerraren giza dimentsioa izango dira abiapuntu, orduko andre, gizon eta umeen egoerak eta bizipenak gaurkora ekartzeko eta berauei aitortza justu eta egiazkoa egiteko (memoria historikoaren gaiari buruzko informazio gehiago deialdiarekin batera argitaratutako eranskinean irakur daiteke).
Proiektuak Lemoan garatzeko aukera izango dute ikasleek, Artearen ikuspuntutik herriaren testuinguruan sakontzeko. Ikasleek beti ere bere ikuspegia eta herriaren nahiak uztartuko dituzte.
Proiektuaren emaitza iraunkorra nahiz ez-iraunkorra izan daiteke eta Lemoako Udalak, artista entzun ondoren, zehazten duen gunean kokatuko edo garatuko da.
Deialdi honetan aurkeztuko diren proiektuak euskaraz garatuko dira.
Info + https://www.ehu.eus/ehusfera/bbaa/files/2022/07/Arte-ederrak_memoria-historikoa_Lemoa_Deialdia.pdf