Atalak
Udal buletina- Boletín digital

Udal buletina – Boletín digital

Irailak 16 septiembre

Gehiago irakurri titularraren gainean klikatuz

Leer más haciendo click sobre el titular

SAIOA ELEJABARRIETA Lemoako Alkatea

“Epe labur, ertain eta luzera begira ari gara lanean”

[eus] Saioa Elejabarrieta alkateak hasi berri den ikasturte politikoaren erronkak zehaztu ditu.

“Trabajamos en el corto, medio y largo plazo”

[cas] La alcaldesa Saioa Elejabarrieta detalla los retos del curso politico que acaba de comenzar.

Lemoa 2030 prozesua martxan jarri dugu. Baina ba al dakizu zer den 2030 agenda? – Hemos puesto en marcha el proceso Lemoa 2030. Pero ¿sabes lo que es la agenda 2030?

[eus] 2030 Agenda 2015an Nazio Batuek aho batez adostu zuten dokumentua da, zeinak guztioi, gobernuei, udalei, enpresei, elkarteei, norbanakoei,… gizarte orori deia egiten digun pobreziari amaiera eman, planeta babestu eta pertsonen ongizatea eta bizi kalitatea hobetzea helburu duten neurriak har ditzagun.

2030 Agendak gai desberdinei erantzuten dieten 17 Garapen Jasangarrirako Helburu (GJH) zehazten ditu. Eta Lemoan, gure lurraldearen bereizgarria den hizkuntza eta kulturaren sustapenari erantzunez, 18. GJHrekin bat egiten dugu baita ere, zeinak Hizkuntza eta Kultura aniztasuna duen helburu nagusitzat.

17+1 Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) gizartearentzat eta planetarentzako oinarrizkoak diren  5 ardatz nagusitan batzen dira: Planeta, Pertsonak, Oparotasuna,  Bakea, Aliantzak.

Arlo guzti horiek oinarri hartu eta zehaztutako 17+1 helburuak lortzeko, datozen hilabetetan Lemoako 2030 Agenda osatzeko lanean murgilduta egongo gara, 2030 urteari begira zer nolako Lemoa nahi dugun irudikatu eta pentsatzen. Eta nola ez, irudikatutako etorkizuneko herri horretara iristeko ditugun erronkak identifikatu eta hauek lortzeko ekintzak identifikatuz.

Egingo dugun lanketak datozen urtetan garapen jasangarriaren arloan Lemoan egingo dugun ibilbidea zehaztea du helburu.

Eta Lemoa guztiok egiten dugunez,  erronka honi elkarlanean heldu nahi diogu, guztion arteko lankidetzari esker soilik lortuko baitugu 2030 Agendak zehazten dituen helburuak lortzea.

[cas] La Agenda 2030 es un documento consensuado por las Naciones Unidas en 2015 para poner fin a la pobreza, proteger el planeta y tomar medidas encaminadas a mejorar el bienestar y la calidad de vida de las personas. Nos concierne a todos y todas, a los gobiernos, a los ayuntamientos, a las empresas, a las asociaciones y a toda la sociedad.

La Agenda 2030 define 17 Objetivos de Desarrollo Sostenible (ODS) que responden a diferentes cuestiones. Y en Lemoa, respondiendo a la promoción de nuestra lengua y cultura, nos adherimos también al ODS 18, que tiene como objetivo principal la diversidad lingüística y cultural.

17+1 Los Objetivos de Desarrollo Sostenible (ODS) se agrupan en 5 grandes ejes básicos para la sociedad y el planeta: planeta, Personas, Prosperidad, Paz, Alianzas. En base a todas estas áreas y para conseguir los objetivos 17+1, en los próximos meses estaremos inmersos en la elaboración de la Agenda 2030 de Lemoa, imaginando y pensando qué tipo de Lemoa queremos de cara al año 2030. Y cómo no, identificando los retos que tenemos para llegar a ese futuro imaginado, e identificando las acciones para conseguirlos.

El trabajo que vamos a realizar tiene como objetivo definir la trayectoria que vamos a realizar en Lemoa en los próximos años en materia de desarrollo sostenible.

Y como Lemoa lo hacemos entre todos y todas, queremos abordar este reto de forma colaborativa, porque sólo gracias a la colaboración de toda la ciudadanía conseguiremos alcanzar los objetivos que marca la Agenda 2030.

Kotxepin Kultur Etxea: Iraila-Azaroa arteko programazioa – Programación de Septiembre-Noviembre

Erreka Mari – Rosa Martínez

“Maitasuna, ingurumena zaintzea eta pertsonak begirunez tratatzea izango lirateke, besteak beste, landu nahi ditugun balioak”

Sarrerak / Entradas: https://kultura.lemoa.net/sarrerak

 [eus] Zer aurkituko du Kotxepinera zure ikuskizuna ikustera hurbiltzen denak? 
Larunbatean Erreka Mari txotxongilo antzezlana ikustera hurbilduko direnek istorio polit bat bizi ahal izateko aukera izango dute. Protagonista Erreka Mari lamina da.

“Euskal mitologiako pertsonaia ezaguna da lamina. Baina ezberdina izate hutsagatik baztertu egiten dute herritarrek. Testuinguru horretan bizi dute Erreka Marik eta Martinek haien maitasun istorioa. Zailtasunez beteriko maitasun istorioa, umorez eta samurtasunez kontatuta.”

Nondik dator lan honen ideia?
Erreka Mari, azken lamina Txotxongillo Taldeak sortu zuen, etaEnkarni Genuak idatzitako istorioan dago oinarrituta. Produkzioa elkarrekin egin genuen, eta Genuak zuzendu ninduen.

Istorio polit hau taularatzea proposatu zidatenean saio bat ikustera joan nintzen, eta harrituta geratu nintzen neska-mutilen erantzunarekin, guztiz liluraturik eta sartuta baitzeuden istorioan. Gaur egun berdin gertatzen da, eta taularatzen dudan bakoitzean hunkituta gelditzen naiz sentiberatasun fina baitario antzezlan honi.

 – Ze balio landu nahi dituzue?
Maitasuna, ingurumena zaintzea eta pertsonak begirunez tratatzea izango lirateke, besteak beste, landu nahi ditugun balioak.

Ezin aipatu, ezberdina izateagatik baztertzen dutela herritar batzuek Erreka Mari lamina.

“Ba ote liteke Euskal Herrian oraindik laminak bizi izatea? Nekez. Hainbeste zikinkeria, inbidia eta marmarrekin ezkutatuz  joan ziren laminak. Baina ez larritu. Bat gelditzen zaigu eta bere istorioa kontatuko dizuegu.” Honela hasten da obra. Erreka Mariren historia sotila da, sentimental samarra, gazi-gezatxoa, bukaera ez du oso zoriontsua, baina ezta tristea ere bizitza bezain itxaropentsua baita.

Eta horrela amaitzen da obra:

        “(…)Horregatik lagunok, mendira joaten bazarete, eta erreka txiki bat aurkitzen baduzue, zaindu. Beharbada, beharbada hortxe bizi da Erreka Mari. Erreka Mari. Euskal Herriko azken lamina.”

“El amor, el cuidado del medio ambiente y el trato respetuoso a las personas serían algunos de los valores que queremos trabajar”

Sarrerak / Entradas: https://kultura.lemoa.net/sarrerak

[cas] ¿Qué encontrará quien se acerque a Kotxepin para ver su espectáculo?
Quienes se acerquen el sábado a ver la obra de teatro Erreka Mari tendrán la oportunidad de vivir una bonita historia. La protagonista es la lamia Erreka Mari.

La lamia es un personaje de la mitología vasca. Pero por el solo hecho de ser diferente es rechazada por la gente. En ese contexto viven Erreka Mari y Martin su historia de amor. Una historia de amor llena de dificultades contada con humor y ternura.

¿De dónde viene la idea de este trabajo?
Erreka Mari, la última lamia, fue creada por Txotxongillo Taldea, y está basada en la historia escrita por Enkarni Genua. Hicimos la producción juntos, y Genua me dirigió.

Cuando me propusieron poner en escena esta bonita historia fui a ver una sesión, pues me quedé sorprendido por la respuesta de los chicos y chicas, que estaban fascinados e involucrados en la historia; hoy en día ocurre lo mismo, y cada vez que la pongo en escena me quedo emocionado porque esta obra tiene una sensibilidad muy fina.

¿Qué valores queréis trabajar?
El amor, el cuidado del medio ambiente y el trato respetuoso a las personas serían algunos de los valores que queremos cultivar.
No se puede dejar de mencionar que hay gente que rechaza la lamia Erreka Mari por ser diferente.

¿Es posible que en Euskal Herria vivan todavía las lamias?
A duras penas. Con tanta suciedad, envidia y murmullos se fueron escondiendo las lamias. Pero no todo es negativo. Nos queda una y os contaremos su historia. Así comienza la obra. Erreka Mari es una historia sutil, sentimental, agridulce, con un final poco feliz pero tampoco triste, tan esperanzador como la vida.

Y así termina la obra:
Por eso, amigos y amigas, si vais a la montaña y encontráis un pequeño arroyo, cuidadlo, tal vez, allí es donde vive Erreka Mari. La última lámia de Euskal Herria.

Arratiako andra sortzaile eta ekintzaileen II.azoka – II Feria de mujeres creadoras y emprendedoras de Arratia

[eus] Andra Sortzaile eta Ekintzaileen II. Azoka Areatzan egingo da irailaren 24an, datorren asteko zapatuan; Arratia eta inguruko emakume ekintzaile eta sortzaileak bilduko dira gurean, eta bertan eskuragarri egongo dira, besteak beste, elikagaiak, zilarrezko produktuak, argazkilaritza produktuak edota eskulanak; egitaraua osatzeko Bizkaiko Gaiteroen kalejira eta balkoitik balkoira estiloko bertso saioa ere izango da, eta bertan izango dira Onintza Enbeita, Ane Labaka eta Maddalen Arzallus.

Printzipioz herriko plazan egingo da eta euria eginez gero eskolako patioan. Gorde eguna!

[cas] La II. Feria de Mujeres Creadoras y Emprendedoras se celebrará en Areatza el sábado de la próxima semana, día 24 de septiembre; nuestro municipio acogerá a mujeres creadoras y emprendedoras de Arratia y del entorno, y podrán adquirirse en la feria productos como trabajos manuales, alimentos, productos fotográficos o productos de plata. Completarán la programación la kalejira de Bizkaiko Gaiteroak y el bertso saio de balcón a balcón en el que intervendrán Onintza Enbeita, Ane Labaka y Maddalen Arzallus.

En principio la feria se ha programado en la plaza, pero en caso de que el tiempo no acompañe se trasladará al patio de la escuela. Guárdate la fecha!

Oinezbusa

[eus] Izena emateko epeak: irailak 19-28

https://www.lemoa.net/eu-ES/Orriak/Citapreviaparaactividadesculturalesydeocio.aspx

Informazioa jasotzeko : irailak 26, 16:15ean, eskolako patioan. Karpa bat jarriko da, eta oinezbusako begiraleak egongo dira bertan informazioa ematen eta izen-ematea egiteko aukera ematen.

[cas] Plazo de inscripción: 19-28 de septiembre

https://www.lemoa.net/eu-ES/Orriak/Citapreviaparaactividadesculturalesydeocio.aspx

Información: el 26 de septiembre a las 16:15 horas se instalará una carpa en el patio escolar, en la que habrá monitores y monitoras de Oinezbus informando y facilitando la inscripción.

Kirol ikastaroak 2022-2023 – Cursos deportivos 2022-2023

[eus] Izen-ematea: irailak 19-27
Ate irekiak: irailak 19-29
Info+ kiroldegia@lemoa.net / 946 314 297
https://www.lemoa.net/eu-ES/Albisteak/Orriak/20220901-oferta-polideportivo.aspx

[cas] Inscripciones: 19-27 septiembre
Puertas abiertas: 19-29 septiembre
+info kiroldegia@lemoa.net / 946 314 297
https://www.lemoa.net/es-ES/Noticias/Paginas/20220901-oferta-polideportivo.aspx

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s