Atalak
Udal buletina- Boletín digital

Udal buletina – Boletín digital

Urriak 28 octubre

Gehiago irakurri titularraren gainean klikatuz

Leer más haciendo click sobre el titular

Lemoa 2030: Aurkezpen Saioa – Sesión de Presentación

[eus] Lemoako Udalak 2030 Agenda Plana zehazteko prozesua abian jarri du, modu parte-hartzailean gauzatuko duen prozesua izatea nahi duelarik.

Prozesuari ekin ahal izateko, ezinbestekotzat jotzen dugu herritarrekin  2030 Agenda eta Garapen Jasangarriko Helburuak zer diren partekatzea.

Horretarako, datorren azaroaren 3an, 18: 30ean, Kotxepin Kultur Etxean saioa bat egingo dugu,  honako alderdi hauen inguruan eztabaidatzeko:

  • Zer da 2030 Agenda?
  • Zer egin da Lemoan 2030 Agendaren testuinguruan? Nola gaude?
  • Zeintzuk dira Lemoan datozen urtetan ditugun erronka nagusiak? Herritarren iritzien bilketa
  • “Lemoa 2030” prozesuaren gakoen aurkezpena

[cas] El Ayuntamiento de Lemoa ha puesto en marcha el proceso para la definición del Plan de Agenda 2030, proceso que se llevará a cabo de manera participativa.

Para poder abordar el proceso consideramos, como punto de partida es necesario compartir con los vecinos y las vecinas del municipio qué es la Agenda 2030 y los Objetivos de Desarrollo Sostenible.

Para ello, el próximo celebraremos una sesión el próximo 3 de noviembre a las 18:30 en la casa de cultura Kotxepin, donde debatiremos acerca de los siguientes aspectos:

  • Qué es la Agenda 2030?
  • ¿Qué se ha hecho en Lemoa con respecto a la Agenda 2030?  ¿Cómo estamos?
  • ¿Cuáles son los principales retos de Lemoa para los próximos años?  Recopilación de la percepción de la ciudadanía
  • Presentación de las claves del Proceso “Lemoa 2030”

Garapen Jasangarriko Helburuak – Objetivos de Desarrollo Sostenible

[eus] Garapen Jasangarrirako Helburuak

[cas] Objetivos de Desarrollo Sostenible

TXIKITIK HANDIRA ERAGITEN
Saioa Elejabarrieta Amorrortu
Lemoako Alkatea

[eus] 2015eko irailaren 25ean, Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak aho batez onartu zuen Garapen Jasangarrirako 2030 Agenda. Ekintza-plan unibertsal, integral eta eraldatzaile bat da, helburutzat duena giza garapena bultzatzea gizarte, ekonomia eta ingurumenaren alorretan.

Hau da Garapen Jasangarrirako 203o agendaren definizioa. Hitz potoloak, helburu beharrezkoak, baina seguraski urrunak egingo zaizkionak kale mailako herritarrari. Galdera litzateke: zer ekarpen egin diezaioke Lemoa bezalako herri batek Nazio Batuetatik datorren halako proiektu handi bati?

Agerikoa da herrialde sinatzaile batzuen hipokrisia; izan ere, bultzatu eta sinatu arren, ez dute beteko, eta ez dute horretarako borondaterik, baina, hala ere, uste dugu Garapen Jasangarrirako 2030 Agenda bat datorrela, neurri handi batean, udal-jarduera bideratzeko dugun moduarekin, txikitik handira eragiteko aukera ematen digulako.

Badakigu Lemoatik ez dugula lehen helburu moduan agertzen den pobrezia eta gosea desagerraraziko, baina badakigu, herri justuago bat eraikitzea ere gure esku dagoela. Argi dago hamaikagarren helburua, hiri eta komunitate jasangarriak eraikitzearena, ez dela herri edo eskualde jakin batek hartzen dituen neurrien arabera konponduko, baina gurera etorrita badaukagu gure erantzukizun maila ere.

Hamazazpi dira ezarritako helburuak, eta hamazazpi horietan Lemoak ideiak eta proiektuak eman ditzake, horiek garatu eta aurrera eramateko. Horregatik, hitzetatik ekintzetara pasatzeko asmoz, azaroaren 3an egingo dugun aurkezpenera gonbidatu gura zaitut, guztion artean etorkizuneko Lemoa irudikatu eta eraiki dezagun.

Lemoako Udalak GHJ helburuak aurrekontuetan txertatzeko proiektu pilotua garatu du EUDEL-ekin batera. Irudian Saioa Elejabarrieta alkatea eta Kaiet Oribe udaleko idazkaria.

El Ayuntamiento de Lemoa ha desarrollado junto a EUDEL un proyecto piloto para la incorporación de los objetivos ODS en los Presupuestos. En la imagen la alcaldesa, Saioa Elejabarrieta, y el secretario del ayuntamiento, Kaiet Oribe.

TRABAJANDO DESDE EL ÁMBITO LOCAL PARA PARA INCIDIR EN LO GLOBAL
Saioa Elejabarrieta Amorrortu
Lemoako Alkatea

 [cas] El 25 de septiembre de 2015, la Asamblea General de la ONU aprobó por unanimidad la Agenda 2030 para el Desarrollo Sostenible. Es un plan de acción universal, integral y transformador, cuyo objetivo es impulsar el desarrollo humano en los ámbitos social, económico y medioambiental.

Esta es la definición de la Agenda 203o de Desarrollo Sostenible. Palabras de calado, objetivos necesarios, pero un proceso ajeno al o la ciudadana a pie de calle. La pregunta clave sería: ¿qué puede aportar un pueblo como Lemoa a este proyecto global, que nace del seno de Naciones Unidas?

Es evidente la hipocresía de algunos países firmantes, que pese a impulsarlo y firmarlo ni lo van a cumplir ni tienen voluntad de hacerlo, pero aun así, creemos que la Agenda 2030 de Desarrollo Sostenible se alinea en gran medida con nuestra forma de enfocar la actividad municipal, porqué nos permite, trabajando en lo local, incidir en lo global.

Sabemos que desde Lemoa no vamos a erradicar la pobreza y el hambre que aparece como primer objetivo, pero también somos conscientes de que la construcción de un pueblo más justo está en nuestras manos. Está claro que el undécimo objetivo, relativo a construir ciudades y comunidades sostenibles, no se va a resolver en función de las medidas que adopte un pueblo o una comarca concreta, pero también tenemos nuestra cuota de responsabilidad.

Dieciocho son los objetivos marcados, y en esos dieciocho Lemoa puede aportar ideas y proyectos. Por eso, con el objetivo de pasar de las palabras a los hechos, quiero invitarte a la presentación que haremos el 3 de noviembre, para que entre todos y todas imaginemos y construyamos la Lemoa del futuro.

Lemoako Udalak argiztapena indartu du udalerriko hainbat tokitan fokuak jarriz – El Ayuntamiento de Lemoa refuerza la iluminación con la colocación de focos en varios puntos del municipio

[eus] Lemoako Udalak bere garaian ikerketa bat egin zuen argiztapena indartu behar ziren eremuak detektatzeko, eta lan horren ondorioz, brigadak 5 foku berri kokatu ditu udalerrian zehar, hiru leku zehatzetan.

Ibaizabal Parkearen kasuan, bi foku berri jarri dira; beste bi txakurren aisialdirako gunean, eta bat Kotxepin Kultur Etxearen ondoko parkean. Itzaltzeko ordutegia izango dute, energia-kostua murriztearren. 22:00etan itzaliko dira, txakurren aisialdirako gunean kokatutakoen kasuan izan ezik, horiek 23: 00etan itzaliko baitira.

 [cas] El ayuntamiento de Lemoa realizó en su momento un estudio para detectar zonas en las que era necesario reforzar la iluminación, y fruto de ese trabajo la brigada ha situado 5 focos nuevos a lo largo del municipio, en tres lugares concretos.

En el caso de Ibaizabal Parkea se han colocado dos focos nuevos, otros dos en la zona de esparcimiento canino, y uno en el parque aledaño a Kotxepin Kultur Etxea.  Los focos tendrán un horario de apagado, a fin de reducir el coste energético. Se apagarán a las 22:00, excepto en el caso de las situadas en la zona de esparcimiento canino, que se apagarán a las 23:00.

Lemoako Berbalagun martxan da! Eman izena, eta erdu! – ¡Berbalagun de Lemoa ya está en marcha! ¡Apúntate, y ven!

[eus] Lemoako Berbalagun martxan da! Euskara praktikatu eta tarte atsegina igaro gura baduzu, etorri talderen batera, ez zara damutuko!

Une honetan sortuta dauden taldeak hauexek dira:

-Eguaztenetan 19:00etan

-Barikuetan goizez talde bat eta arrastiz beste bat.

Izena emateko 662199033 telefonora deitu daiteke, edo osterantzean arratia_berba@aek.eus helbidera idatzita.

[cas] ¡Berbalagun de Lemoa ya está en marcha! Si quieres practicar euskera y pasar un rato agradable, ven a algún grupo, ¡no te arrepentirás!

Los grupos actualmente creados son los siguientes:

– Miércoles a las 19:00 horas

– En viernes por la mañana un grupo y por la tarde otro.

Para inscribirse se puede llamar al 662199033 o escribir a la siguiente dirección: arratia_berba@aek.eus.

Euskaraldiko Batzordearen bigarren batzar irekia egingo da eguaztenean – El miércoles se celebrará la segunda reunión abierta de la Comisión de Euskaraldia

[eus] Ate joka dago hizkuntza ohiturak aldatzeko ekintza soziala, eta Lemoa horretarako prestatzen ari da. Euskaraldia egingo den hamabost egunetan Lemoa euskaraz blaituko da, eta bertan egingo diren ekintzak zehazteko batzar irekia egingo da azaroaren 2an, eguaztenarekin, 19:00etan Kotxepin Kultur Etxeko plazan. Erdu! Denon artean lortuko dugu hizkuntza ohiturak aldatzea!

[cas] La dinámica social para cambiar los hábitos lingüísticos está llamando a la puerta, y Lemoa se prepara para ello. Durante los quince días que dure Euskaraldia, Lemoa sentirá y respirará en euskera, y para concretar todas las actividades que se van a llevar a cabo se celebrará una asamblea abierta el día 2 de noviembre, a las 19:00 horas, en la plaza de Kotxepin Kultur Etxea. ¡Acércate! ¡Entre todos y todas conseguiremos modificar los hábitos lingüísticos!

XXIII. Nekazaritzako elikagaien azoka – XIII Feria agroalimentaria

[eus] Arratia bailarako nekazari eta ekoizleek Arlonagusia plazan daukate hitzordua datorren azaroaren 13an. Plazan jarriko diren 20 postuetan salgai izango dituzte gazta, eztia eta barazkiak bezalako elikagaiak.

[cas] Los y las agricultoras y productoras del valle de Arratia tienen cita en la plaza Arlonagusia el próximo 13 de noviembre. Allí tendrán a la venta alimentos como queso, miel y verduras en los 20 puestos que se ubicarán a lo largo de la plaza.

Death Cafe

[eus] Heriotzaz hitz egiteko eta bizitza aberasteko lekua; espazio irekia eta errespetuzkoa, helburua ez dolua gainditzeko laguntza jasotzea, ezta ondorietara iristea ere.

[cas] Lugar para hablar de la muerte y enriquecer la vida; espacio abierto y respetuoso, el objetivo no es recibir ayuda para superar el duelo ni llegar a una conclusión.

Argazki lehiaketan parte hartzeko azken egunak! – ¡Últimos días para participar en el concurso de fotografía!

[eus] Argazkilari arima duzu? Lemoari eta bere jendeari buruzko ikuspegi berezi eta bakarra daukazu? Argazki lehiaketan parte hartu gura baduzu, oraindik garaiz zabiltza.

Oinarriak esteka honetan daude: https://www.lemoa.net/eu-ES/Albisteak/Documents/20220927-bases.pdf

Hona hemen iazko argazki sarituak.

[cas] ¿Tienes alma de fotógrafo? ¿Puedes aportar una mirada distinta de Lemoa y sus gentes? Si quieres participar en el concurso de fotografía todavía estás a tiempo.

Las bases se encuentran en el siguiente enlace: https://www.lemoa.net/eu-ES/Albisteak/Documents/20220927-bases.pdf

A continuación, las fotografías ganadoras del año pasado.

Harriketarron XXIII. urteurrena

[eus] Badator Harriketarron XXIII. urteurrena! Galduko duzu?

Zure egunerokotasunean guraso moduan zalantzarik izanez gero… Si en tu día a día como padre o madre tienes dudas…

[eus] Guraso moduen, zure eguneroko familia harremanen inguruko zalantzak konpartidu gure badozuz, Mankomunitateko Prebentzio Zerbitzutik banan banakako zerbitzua dekozu.

[cas] Si quieres o necesitas compartir, como madre-padre, las dudas que en el día a día nos surgen con respecto a las relaciones familiares, debes de saber que dispones de un servicio de atención individualizada en el Servicio de Prevención de la Mancomunidad.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s