Atalak
UDALemoa [EUS]

Euskaraldia ekitaldiz betea iritsiko da Lemoara! Euskaraldia llegará cargado de actividades a Lemoa!

[eus] Hizkuntza ohiturak aldatzen laguntzeko ekintza soziala da Euskaraldia, euskara ulertzen dutenen arteko elkarrizketak euskalduntzeko balio duena. Ahobizi edo Belarriprest rola aukeratzen dutenek konpromisoa hartzen dute euskara gehiago erabiltzeko, eta beraz, Lemoan euskara gehiago entzungo da egun horietan.

Baina horretarako ezinbestekoa da identifikagarriak soinean eramatea. Jenderi adieraztea Ahobizi edo Belarriprest ote zaren. Txapak jasotzeko aukera izango da domeka honetan Nekazaritza azokan jarriko den postuan, baita balkoiak apaindu nahi duenak banderolak erosteko aukera ere. Horrez gain, izena ematen lagunduko zaituzte postuan egongo diren Euskaraldiko Batzordeko kideek.

Hilaren 18an hasiko da Euskaraldia, eta egun horretatik aurrera hainbat kontu antolatuko dira Lemoan. Hasiera ekitaldia egingo da 19:45ean frontoian bertan; Kirol asteko ekintza jendetsua izan ohi da pilota erakustaldiena, eta lehen partiduaren amaieran Euskaraldiaren hasiera irudikatuko da herrian komunikatuaren irakurketarekin, txapa jartzeko ekitaldi batekin, eta Fran Urias musikariaren parte hartzearekin batera. Erdu eta ospatu gurekin batera Euskaraldia hasiko dela Lemoan!

Herriko hainbat merkatarik ere bat egingo dute Euskaraldiarekin, eta bertan kontsumitzen duten Ahobiziek zein Belarriprestek saria izango dute baldin eta euren rolean jokatzen badute. Euskaraz eskatzen dutenek aterki bat jasoko dute trukean. Hauek dira, gaur gaurkoz, baiezkoa eman duten merkataritza establezimenduak: Farmazia, Tximeleta, Argazki Ilune, Lemoa Hortz Klinika, Iratxe ileapaindegia, Lezat, Lur 2000, Tresnak eta Lemones jatetxea.

Egunean Behin euskarazko jokoaren zale ere bazara? Jakin Lemoako taldean parte hartzeak saria izan dezakeela azaroaren 21etik 27ra (taldean sartzeko, jaitsi aplikazioa eta ezarpenetan erabili 204F9E kodea). Aste horren amaieran lehen bederatzien artean sailkatu denak sari bat jasoko du, baita gainerako parte hartzaileen artean zozketatutako beste batek ere. Eta zein izango den saria? 2023rako Kotxepin kultur etxeko bazkidetza bat, eta Nerea Ibarzabal bertsolari eta idazlearen lehen liburua: Bar Gloria.

Sari banaketa abenduaren 2an egingo da, Euskaraldia amaitzen den egunean bertan. Euskararen Egunaren bezperan amaituko da ekintza soziala, eta Lemoan egitarau oparoa antolatu da aurten. Guraso elkartearekin elkarlanean prestatu da eguna eskolako aterpean, eta 16:30ean hasiko da haurrentzako jolasekin. Txoborro magoaren ikuskizuna izango da ondoren, 18:00etan, eta 18:45ean Egunean Behineko sari banaketa egingo da. Ondoren, Ane Lindane umoregilearen bakarrizketa izango da, eta eguna amaitzeko magia poteoa egingo da herriko tabernetan Txoborro magoarekin. Poteoa jubilatuetan hasiko da, eta handik herrigunera gerturatuko dira denak.

Egitarau honekin ez zara animatuko hizkuntza ohiturak aldatzera?

[cas] Euskaraldia es una dinámica social para ayudar a cambiar los hábitos lingüísticos, que sirve para euskaldunizar las conversaciones entre quienes entienden el euskera. Quienes opten por el rol de Ahobizi o Belarriprest se comprometen a utilizar más el euskera, por lo que en Lemoa se escuchará más el euskera durante esos días.

Pero para ello es imprescindible llevar las chapas identificativas puestas,  indicar a la gente si eres Ahobizi o Belarriprest. Se podrán recoger chapas en el puesto que se instalará este domingo en la feria de Agricultura, así como adquirir banderolas quien quiera decorar los balcones. También te ayudarán a inscribirte las personas de la Comisión de Euskaraldia que estarán en el puesto.

El día 18 comenzará Euskaraldia, y el acto inaugural tendrá lugar en el marco de las jornadas de la actividad física y el deporte,  a las 19:45 horas en el propio frontón, trás el primer partido del festival de esku pilota. Se le dará lectura al comunicado, y se llevará a cabo un acto de colocación simbólica de las chapas. El acto contará con  la participación del músico Fran Urías. ¡Ven y celebra con nosotras el inicio de Euskaraldia en Lemoa!

Varios comerciantes locales también se unirán a Euskaraldia, y las personas que cumplan con su rol de Ahobizi o Belarriprest tendrán premio, y pidiendo en euskara recibirán un paraguas a cambio. Los establecimientos adheridos son: Farmacia, Tximeleta, Argazki Ilune, Clínica Dental Lemoa, Peluquería Iratxe, Lezat, Lur 2000, Utillajes y Restaurante Lemones.

¿También eres aficionado/a al juego en euskera Egunean Behin? ¡Si participas del 21 al 27 de noviembre puedes tener premio! Para acceder al grupo, descárgate la aplicación y utiliza el código 204F9E. Al final de esa semana las personas clasificadas entre la primera y novena posición tendrán premio, y se realizará un sorteo entre el resto de participantes.  ¿Y cuál será el premio? Un abono para Kotxepin Kultur Etxea en 2023, y el primer libro de la bertsolari y escritora Nerea Ibarzabal: Bar Gloria.

La entrega de premios se realizará el 2 de diciembre, el mismo día que finaliza Euskaraldia. La dinámica  social finalizará en vísperas del Día del Euskera, y en Lemoa se ha organizado un nutrido programa de actividades este año. La jornada se ha preparado en colaboración con la asociación de padres y madres y se llevará a cabo en el aterpe de la escuela, y comenzará a las 16:30 con juegos infantiles. A las 18:00 se ofrecerá el espectáculo del mago Txoborro, y a las 18:45 horas se realizará la entrega de premios Egunean Behin. A continuación, habrá un monólogo de la humorista Ane Lindane, y para finalizar la jornada se realizará un poteo de magia en los bares de la localidad con el mago Txoborro. El poteo comenzará en el Hogar de las personas jubiladas, desde donde todos se acercarán al casco urbano.

¿Con este programa y no te vas a animar a cambiar los hábitos lingüísticos?