Atalak
Udal buletina- Boletín digital

Iker Etxarri – Enperadoaren kondaira

Itzalak magikoak eta bereziak dira: ezin dira ukitu, ezin dira usaindu, ezin dira dastatu eta ezin dira entzun.

Itzalak magikoak eta bereziak dira: ezin dira ukitu, ezin dira usaindu, ezin dira dastatu eta ezin dira entzun

[eus] Zer aurkituko du Kotxepinera zure ikuskizuna ikustera hurbilduko denak?
Gure ikuskizuna Kotxepinera ikustera datorrenak, sorpresa hartuko du, ezohiko ikuskizuna ikusiko du. Itzalekin sortutako ikuskizuna. Itzalak bereziak dira, beste erritmo bat dute. Lehen Gizakiek ere istorioak itzalekin kontatzen zituzten.

Dena den, nahiz eta hainbat urte igaro ordutik, teknika berdinak gaur egun balio du, bai istorioak kontatzeko edo ikusleak istorioan murgiltzeko.

Nondik dator Enperadoraren kondaira?
Enperadorearen Kondaira Antzezlanak, doluaz hitz egiten du eta Itzalen Antzerkiaren sorreraz.

Kondairak dio, Enperadorea oso triste zegoela bere Maitalea betiko desagertu zelako, baina egun batean Mago bat agertu eta dena aldatu zuen Itzalen antzerkia eta magia sortuz. 

Patata Tropikala Antzerki Laborategiarentzat ere, antzeko eragina izan du Itzalen Antzerkiak . Pandemiaren eraginez, gure Maitalea, antzerkia, desagertzekotan zegoenean, Itzalen Antzerkia agertu eta gure sormena berpiztu zuen.

Zertan datza itzalen antzerkia?
Iluntasunaren erdian, objektu bati argi bat zuzentzen badiogu, objektu horren itzala sortuko da. Kontzeptu hau oinarritzat hartuta, has dadila jolasa! itzalak magikoak eta bereziak dira: ezin dira ukitu, ezin dira usaindu, ezin dira dastatu eta ezin dira entzun; batzuetan bikoiztu egiten dira eta beste batzuetan eraldatzen dira.

Hau da guk garatu dugun definizioa, itzalekin egindako lana aztertu ondoren.

Las sombras son mágicas y singulares: no se pueden tocar, no se pueden oler, no se pueden saborear y no se pueden escuchar

[cas] ¿Qué se encontrará quien se acerque a Kotxepin para ver vuestro espectáculo?
Quien venga a ver nuestro espectáculo a Kotxepin se llevará una sorpresa, ya que verá un espectáculo insólito. Un espectáculo creado con sombras. Las sombras son especiales, tienen otro ritmo. Los primeros Humanos también contaban historias con sombras.

De todas formas, aunque hayan pasado unos cuantos años desde entonces, la técnica es la misma, tanto para contar historias como para sumergir al público en la historia.

¿De dónde viene la leyenda del Emperador?
La Leyenda del Emperador habla del duelo y de la creación del Teatro de las Sombras.

La leyenda dice que el Emperador estaba muy triste porque su amante había desaparecido para siempre, pero un día apareció un mago y lo cambió todo creando el teatro y la magia de las Sombras.

Para el Laboratorio de Teatro Patata Tropikala, la historia ha sido similar. La pandemia hizo que cuando nuestro Amante, el teatro, estaba a punto de desaparecer, apareciera el Teatro de las Sombras y resucitara nuestra creatividad.

¿En qué consiste el teatro de sombras?
En medio de la oscuridad, si dirigimos luz a un objeto, surgirá la sombra de ese objeto. Partiendo de este concepto, ¡que empiece el juego! Las sombras son mágicas y singulares: no se pueden tocar, no se pueden oler, no se pueden saborear y no se pueden escuchar; a veces se duplican y a veces se transforman.

Esta es la definición que hemos desarrollado tras analizar el trabajo con las sombras.