[eus]
Apirilaren 18an, larunbatean, esku pilota izan da berriro protagonista Lemoan, herrian errotutako kirola eta Arratian erreferente dena. Goizetik bertatik, frontoia giroz bete da Bizkaia Cup 2026ko finalekin, Bizkaiko Euskal Pilota Federazioak antolatuta.
Goizeko 10:00etatik aurrera, binakako lau partida jokatu dira, emozioz beteriko norgehiagokekin. Pilotariek maila handia erakutsi dute, eta ikusleek kirolaz giro paregabean gozatzeko aukera izan dute.
Jardunaldiaren amaieran, sari-banaketa egin da, parte-hartzaile eta ikusleen artean eguna partekatzeko une berezia bihurtuz. Ekitaldiak berriro ere agerian utzi du pilotak herrian duen indarra eta jarraipena.
Lemoako Udalak zorionak eman nahi dizkio Lemoako Esku Pilota Taldeari eguneroko lanean erakutsitako konpromisoagatik, eta eskerrak eman nahi dizkio pilota zaleen harrobia bizirik mantentzeko egiten duen ekarpenagatik.
[es]
El sábado 18 de abril, la pelota mano volvió a ser protagonista en Lemoa, un deporte profundamente arraigado en el municipio y referente en Arratia. Desde primera hora, el frontón se llenó de ambiente con las finales de la Bizkaia Cup 2026, organizadas por la Federación Bizkaina de Pelota Vasca.
A partir de las 10:00 se disputaron cuatro partidos de mano parejas que ofrecieron encuentros llenos de emoción. Los pelotaris mostraron un alto nivel, y el público pudo disfrutar de la jornada en un ambiente destacado.
Al finalizar, tuvo lugar la entrega de premios, convirtiéndose en un momento de encuentro para compartir la jornada entre participantes y asistentes. La cita volvió a poner de manifiesto la relevancia de la pelota en la vida local.
El Ayuntamiento de Lemoa felicita a Lemoako Esku Pilota Taldea por su trabajo diario y agradece su implicación en mantener viva la afición a la pelota en el municipio.