[eus] “Bizirik bizi: auto-ezagutzatik elkar-zaintzara” ikastaroa maiatzean hasiko da, herritarren ongizatea sustatzeko helburuarekin. Saioak maiatzaren 7an eta 21ean, eta ekainaren 4an eta 18an egingo dira, eguenetan, 17:30etik 19:00etara, Kotxepin Kultur Etxeko Aramotz gelan.
Ikastaroa Irantxe Etxebarriak gidatuko du, eta, bertan, eguneroko bizitzan ongizatea lantzeko tresnak eta baliabideak partekatuko dira. Saioak giro hurbil eta parte-hartzailean garatuko dira, esperientziak elkarbanatzea eta taldeko ikaskuntza sustatuz.
Ekimen hau 16 urtetik gorako herritarrei zuzenduta dago, eta, behar izanez gero, haurtzaindegi zerbitzua eskainiko da parte-hartzea errazteko. Jarduerak auto-ezagutza indartzea eta komunitatean elkarren arteko zaintza bultzatzea du helburu.
Izena emateko epea maiatzaren 4an amaituko da. Interesa duten pertsonek epe barruan eman beharko dute izena.
[es] El curso “Vivir en vitalidad: del autoconocimiento al cuidado mutuo” comenzará en mayo con el objetivo de promover el bienestar de la ciudadanía. Las sesiones se celebrarán los jueves 7 y 21 de mayo, y 4 y 18 de junio, en horario de 17:30 a 19:00, en la sala Aramotz de Kotxepin Kultur Etxea.
El curso estará impartido por Iratxe Etxebarria y en él se compartirán herramientas y recursos para trabajar el bienestar en la vida cotidiana. Las sesiones se desarrollarán en un ambiente cercano y participativo, fomentando el intercambio de experiencias y el aprendizaje grupal.
Esta iniciativa está dirigida a personas mayores de 16 años y, en caso necesario, se ofrecerá servicio de ludoteca para facilitar la participación. La actividad busca reforzar el autoconocimiento y promover el cuidado mutuo en la comunidad.
El plazo de inscripción finalizará el 4 de mayo. Las personas interesadas deberán formalizar su inscripción dentro de ese periodo.