[eus]
Kotxepin Kultur Etxeak antolatuta, eta J.B. Eguzkitza Meabe Ikastetxearen laguntzarekin, KONTU KONTARI egitasmoaren saio berezi bat egin da maiatzaren 13an Kotxepinen bertan. Dorleta Kortazar ipuin-kontalariak euskarazko saio bi eskaini ditu LH1etik LH5era bitarteko ikasleentzat, ikasleak Kultur Etxera bertaratuta.
“Nahi duzu kontatzea berriz?” izeneko proposamenak ahozko tradizioaren balioa gerturatuko die haurrei, ipuinen bidez irudimena, jakin-mina eta sormena sustatuz. Saioek kontakizunen bidez mundu berriak ezagutzeko aukera eskaini dute, parte-hartzea eta entzute aktiboa bultzatuz.
Ekimenaren baitan, ipuinek eta hitzek protagonismo berezia hartu dute, istorioz beteriko zaku zahar eta berrien arteko jolasean oinarritutako kontakizunekin. Jardueraren helburua euskarazko kultur transmisioa indartzea da eta haurrei ahozko literaturaz gozatzeko espazioa eskaintzea.
Jarduera honek KONTU KONTARI programaren helburua berresten du: kultura herriko belaunaldi gazteenei gerturatzea eta euskararen erabilera sustatzea, udalerriko eragileen arteko elkarlanaren bidez.
[es]
Organizada por Kotxepin Kultur Etxea y con la colaboración de la Ikastola J.B. Eguzkitza Meabe, el pasado 13 de mayo se celebró en Kotxepin una sesión especial del programa KONTU KONTARI. La narradora Dorleta Kortazar ofreció dos sesiones de cuentacuentos en euskera dirigidas al alumnado de LH1 a LH5, que se desplazó hasta la Casa de Cultura.
La propuesta, titulada “Nahi duzu kontatzea berriz?”, acercó al público infantil el valor de la tradición oral a través de historias que fomentarán la imaginación, la curiosidad y la creatividad. Las sesiones permitieron descubrir nuevos mundos mediante los relatos, promoviendo además la participación y la escucha activa.
Dentro de esta actividad, los cuentos y la palabra tendrán un papel protagonista mediante narraciones inspiradas en el juego entre sacos viejos y nuevos llenos de historias. La iniciativa busca reforzar la transmisión cultural en euskera y ofrecer a la infancia un espacio para disfrutar de la literatura oral.
Esta actividad reafirma el objetivo del programa KONTU KONTARI de acercar la cultura a las generaciones más jóvenes y fomentar el uso del euskera mediante la colaboración entre diferentes agentes del municipio.