Atalak
Udal buletina- Boletín digital

LEMOAK UDALETXEAREN MENDEURRENA OSPATU DU ANTZERKIA ETA AIRE ZABALEKO ZINEMAREKIN – LEMOA HA CELEBRADO EL CENTENARIO DEL AYUNTAMIENTO CON TEATRO Y CINE AL AIRE LIBRE

[eus]

Lemoako Udalak arrakasta handiz ospatu du udaletxearen mendeurrena antolatutako kultur egitarau bereziarekin. Herritar ugarik parte hartu zuten maiatzaren 8an egindako jardueretan, kale-antzerkia eta aire zabaleko zinema uztartu zituen ospakizunean.

Ekitaldia udaletxeko plazan hasi zen Deabru Beltzak taldearen ikuskizunarekin. Antzerkia, musika eta efektu bisualak uztartu zituen kale emanaldia herritarren parte-hartzea sustatzeko diseinatu zen, eta giro berezia sortu zuen udalerriaren erdigunean. Ostean, aire zabalean proiektatu zen Akelarre: marearen kontra dokumentala. Lanak urte luzez plazak eta erromeriak girotu zituen talde mitikoaren ibilbidea jasotzen du, garai bateko musika memoria eta giro kulturala berreskuratuz.

Mendeurrenaren harira, udaletxearen historiari buruzko ipuin ilustratu bat ere sortu da, bereziki haurrei zuzendua. Argitalpenak eraikinaren historia eta herriko bizitzan izan duen garrantzia modu hurbilean azaltzen ditu, belaunaldi berriei herriko memoria transmititzeko helburuarekin.

Lemoako Udalak azpimarratu du mendeurrenak aukera eman duela herriaren historia eta ondare instituzionala balioan jartzeko. Antolatutako ekitaldien bidez, memoria historikoa, kultura eta herritarren parte-hartzea uztartu nahi izan dira ospakizun kolektibo batean.


[es]

El Ayuntamiento de Lemoa ha celebrado con gran éxito de participación el centenario del Ayuntamiento con una programación cultural especial. Numerosas personas participaron en las actividades organizadas el pasado 8 de mayo, en una jornada que combinó teatro de calle y cine al aire libre.

La celebración comenzó en la plaza del Ayuntamiento con la actuación del grupo Deabru Beltzak. El espectáculo, que unió teatro, música y efectos visuales, estuvo diseñado para fomentar la participación del público y crear un ambiente especial en el centro del municipio. Posteriormente, se proyectó al aire libre el documental Akelarre: marearen contra que recorre la trayectoria del mítico grupo que durante años amenizó plazas y romerías, recuperando la memoria musical y el ambiente cultural de toda una época.

Con motivo del centenario, también se ha creado un cuento ilustrado sobre la historia del Ayuntamiento, dirigido especialmente al público infantil. La publicación recoge de forma cercana la trayectoria del edificio y su papel en la vida del municipio, con el objetivo de acercar la memoria local a las nuevas generaciones.

El Ayuntamiento de Lemoa ha destacado que este centenario ha supuesto una oportunidad para poner en valor la historia y el patrimonio institucional del municipio. A través de las actividades organizadas, se ha querido combinar memoria histórica, cultura y participación ciudadana en una celebración colectiva.