[eus]
Lemoako Udalak eta herriko 21 establezimenduk “Lemoan, eskatu euskaraz eta saria irabazi!” kanpaina abiatu dute, herritarren eguneroko harremanetan euskararen erabilera sustatzeko. Ekimena maiatzaren 11tik 31ra egingo da herriko saltoki, taberna eta zerbitzuetan.
Kanpainaren helburua erosketak euskaraz egitera animatzea da. Horretarako, parte hartzen duten establezimenduetan euskaraz agurtu, eskatu edo erosten duten herritarrek hainbat zozketatan parte hartu ahal izango dute. Sarien artean daude bi pertsonarentzako egonaldia Urduñako bainuetxe batean eta bazkaria Garena jatetxean.
Ekimenarekin bat egin duten establezimenduak askotariko sektoreetakoak dira: Amalur, Amorrortu jatetxea, Arraibigane, Argazki Ilune, Atxeta taberna, Farmazia, Herradura taberna, Iratxe Ruiz ileapaindegia, Josier mertzeria, Jubilatuen taberna, Kodigoa taberna, Kresala taberna, Lemoa Doner Kebab, Lemoa fruitategia, Lemoako Batzokia, Lemones jatetxea, Lur 2000, Luzea ileapaindegia, Mailuki taberna, Tresnak eta Tximeleta.
Parte hartzen duten gune guztiak identifikatuta egongo dira, herritarrek erraz antzeman ditzaten euskararen erabilera sustatzen duten establezimenduak. Kanpainaren bidez, Udalak eguneroko harremanetan euskararen erabilera modu naturalean sustatu nahi du.
[es]
El Ayuntamiento de Lemoa y 21 establecimientos del municipio han puesto en marcha la campaña “¡En Lemoa, pide en euskera y gana un premio!”, con el objetivo de fomentar el uso del euskera en las relaciones cotidianas de la ciudadanía. La iniciativa se desarrollará del 11 al 31 de mayo en comercios, bares y servicios del municipio.
La campaña busca animar a la población a realizar sus compras y consumos en euskera. Para ello, las personas que saluden, pidan o realicen sus compras en euskera en los establecimientos participantes podrán entrar en distintos sorteos. Entre los premios se incluyen una estancia para dos personas en un balneario de Urduña y una comida en el restaurante Garena.
Los establecimientos adheridos pertenecen a diferentes sectores y son los siguientes: Amalur, restaurante Amorrortu, Arraibigane, Argazki Ilune, taberna Atxeta, Farmacia, taberna Herradura, peluquería Iratxe Ruiz, mercería Josier, taberna de Jubilados, taberna Kodigoa, taberna Kresala, Lemoa Doner Kebab, frutería Lemoa, Batzoki de Lemoa, restaurante Lemones, Lur 2000, peluquería Luzea, taberna Mailuki, Tresnak y Tximeleta.
Todos los espacios participantes estarán identificados para que la ciudadanía pueda reconocer fácilmente los establecimientos que promueven el uso del euskera. A través de esta iniciativa, el Ayuntamiento quiere impulsar el uso cotidiano y natural del euskera en el comercio local.