[eus]
Ekainaren 15ean hasiko da KIROLUR 2026 erronkaren udako fasea. Ekimenaren helburua Bizkaiko herritarren jarduera fisikoa sustatzea da, eta Lemoak aurten ere Bizkaiko herririk aktiboena izateko lehian parte hartuko du.
Aurreko fasean parte hartu zuten herritarrek ez dute berriro izena eman beharko, orain arte bezala parte hartzen jarraitu ahal izango baitute. Gainera, Wellk aplikazioan hainbat hobekuntza txertatu dira, eta eguneraketak automatikoki jasoko dituzte erabiltzaileek.
Erronkan parte hartzeko, jarduera fisikoak GPS bidez erregistratu behar dira Wellk aplikazioaren bidez. Emandako kilometro eta jarduerek puntuak gehituko dizkiote udalerriari, sailkapenean aurrera egiten lagunduz.
KIROLUR ekimenak bizimodu aktiboak sustatzea eta herritarren parte-hartzea bultzatzea du helburu. Lortutako emaitzek, gainera, tokiko kirol taldeentzako baliabideak eta materiala eskuratzen lagun dezakete. Horregatik, Udalak herritar guztiak animatzen ditu ekainaren 15etik aurrera erronkan parte hartzera eta kilometro aktiboak batzera.
[es]
El próximo 15 de junio comenzará la fase de verano del Reto KIROLUR 2026. Esta iniciativa tiene como objetivo fomentar la actividad física entre la ciudadanía de Bizkaia, y Lemoa volverá a participar en la competición para convertirse en el municipio más activo del territorio.
Las personas que participaron en la fase anterior no tendrán que realizar una nueva inscripción y podrán continuar participando con normalidad. Además, la aplicación Wellk incorpora diversas mejoras que se actualizarán automáticamente para todas las personas usuarias.
Para participar en el reto es necesario registrar las actividades físicas mediante GPS a través de la aplicación Wellk. Los kilómetros y actividades realizadas sumarán puntos para el municipio, contribuyendo a mejorar su posición en la clasificación general.
La iniciativa KIROLUR busca promover hábitos de vida saludables y fomentar la participación ciudadana a través de la actividad física. Asimismo, los resultados obtenidos pueden contribuir a la dotación de material para los clubes deportivos locales. Por ello, el Ayuntamiento anima a la ciudadanía a sumarse al reto a partir del 15 de junio y a seguir acumulando kilómetros activos para Lemoa.