[eus]
Amaitu da «Lemoan, eskatu euskaraz eta saria irabazi» kanpaina, eta dagoeneko ezagutzera eman dira zozketako saridunak. Jesusa izan da Urduñako bainuetxean egonaldi baten irabazlea, eta Pedrok Garena jatetxean otordu bat eskuratu du.
Kanpainaren helburua Lemoako egunerokoan euskararen erabilera sustatzea izan da, bereziki tokiko merkataritzan eta ostalaritzan. Herritarrei erosketak egitean, kafe bat hartzean edo establezimendu batera sartzean euskaraz aritzera animatzeko ekimena izan da, hizkuntzaren erabilera ohiturak indartzeko asmoz.
Udalak eskerrak eman nahi dizkie parte hartu duten herritar guztiei, baita ekimenarekin bat egin duten tokiko establezimenduei ere. Euskararen erabilera handitzeko eta hizkuntzarekiko konfiantza sustatzeko eguneroko keinu txikiek duten garrantzia azpimarratu da kanpainan zehar.
Era berean, ekimena datorren urtean ere errepikatzeko asmoa dago. Helburu horrekin, nahi duten pertsona guztiak gonbidatzen ditugu galdetegi baten bidez beren iritzia ematera, kanpaina hobetzen jarraitzeko eta parte-hartzaileagoa egiteko. Esteka honetan sartu eta galderak erantzun besterik ez duzu egin behar.
[es]
La campaña «Lemoan, eskatu euskaraz eta saria irabazi» ha llegado a su fin y ya se han dado a conocer las personas ganadoras del sorteo. Jesusa ha obtenido una estancia en el balneario de Orduña y Pedro ha resultado ganador de una comida en el restaurante Garena.
La iniciativa tenía como objetivo fomentar el uso del euskera en la vida cotidiana de Lemoa, especialmente en el comercio y la hostelería local. A través de esta campaña se ha animado a la ciudadanía a utilizar el euskera en situaciones habituales, como realizar compras, tomar un café o acceder a un establecimiento, contribuyendo así a reforzar los hábitos de uso de la lengua.
El Ayuntamiento quiere agradecer la participación de todas las personas que se han sumado a la campaña, así como la colaboración de los establecimientos locales que han hecho posible la iniciativa. Durante la campaña se ha puesto de relieve la importancia de los pequeños gestos cotidianos para aumentar el uso del euskera y reforzar la confianza en su utilización.
Asimismo, existe la voluntad de repetir la iniciativa el próximo año. Con ese objetivo, el se invita a todas las personas que quieran, a compartir su opinión mediante un cuestionario que permitirá seguir mejorando la campaña y hacerla más participativa. Sólo tienes que acceder a este enlace y contestar las preguntas.