[eus]
Udak arakatzera, jolastera, leku berriak ezagutzera eta lagunekin esperientziak bizitzera gonbidatzen du. Halaber, uda momentu ona da zerbait garrantzitsua gogoratzeko, izan ere, gozatzea eta arriskuak hartzea ez dira gauza bera, eta leku batek seguru izateari noiz uzten dion hautematen jakitea ere haztearen parte da.
Idea horrekin prebentzio-kanpaina bat abiatu dugu Lemoan, batez ere nerabe eta gazteei bideratua, inguruneaz kuriositatez, baina era berean, zuhurtziaz eta zentzu onez gozatzeko modua sustatu nahi duen kanpaina izango da.
Arrisku-seinaleak, oharrak eta gomendioak zerbaiterako daude, eta horiek errespetatzeak zenbait arrisku-egoerak ekidin ditzake. Era berean, erronka batean sartzea ez du merezi zerbait arriskutsua egitera behartzen badu.
Badago, gainera, desberdintasuna eragin dezakeen beste tresna erraz bat: berba egitea. Bost minutuko elkarrizketa batek esperientzia bat partekatzeko, arrisku bat gogorarazteko edo ezaguna den leku bat beste begi batzuekin ikusten laguntzeko balio dezake. Era berean, aukera egokia izan daiteke gurasoek, senideek eta hurbileko pertsona helduek segurtasunari buruzko elkarrizketa horri berriro heltzeko, zerbait gertatu arte itxaron beharrik gabe.
Kanpainaren mezua lau hitzetan biltzen da: Arakatu. Jolastu. Gozatu. Aritu buruarekin. Beti.
[es]
El verano invita a explorar, jugar, descubrir lugares nuevos y vivir experiencias con las amistades. Pero también es un buen momento para recordar que disfrutar y asumir riesgos no son lo mismo, y saber reconocer cuándo un lugar deja de ser seguro forma parte de crecer.
Con esta idea arrancamos en Lemoa una campaña de prevención dirigida especialmente a adolescentes y jóvenes, que busca fomentar una forma de disfrutar del entorno con curiosidad, pero también con prudencia y sentido común.
Las señales de peligro, los avisos y las recomendaciones están para algo, respetarlos puede evitar situaciones innecesarias de riesgo. Del mismo modo, ningún reto merece la pena si obliga a hacer algo peligroso, aunque otras personas lo hayan hecho antes o animen a intentarlo.
Y hay otra herramienta sencilla que puede marcar la diferencia, hablar. Una conversación de cinco minutos puede servir para compartir una experiencia, recordar un peligro o ayudar a mirar un lugar conocido con otros ojos. También puede ser la ocasión para que madres, padres, familiares y personas adultas cercanas retomen esa conversación sobre seguridad sin necesidad de esperar a que ocurra algo.
El mensaje de la campaña se resume en cuatro palabras: Explora. Juega. Disfruta. Actúa con cabeza. Siempre.