Atalak
Udal buletina- Boletín digital

LEMOAK 100 URTEKO HIRU BIZITZA-ISTORIO OSPATU DITU 2026AN – LEMOA CELEBRA EN 2026 TRES VIDAS CENTENARIAS

[eus]

Lemoak ehun urte bete dituzten hiru herritarren bizitza ospatu du 2026an: Eulali Iturbek, urtarrilean, eta Natividad Díez Pablosek eta Merche Amorrortu Iturriozek, azkenaldian. Hiru emakumeen urtebetetzeek mende bateko bizipenak, oroitzapenak eta herriko historiaren zati bat ekarri dituzte gogora.

100 urte betetzea urteak pilatzea baino askoz gehiago da. Aldaketa handiak ezagutu, belaunaldiak igaro eta bizipen ugari metatu dituen bizitza baten lekuko izatea da. Eulali, Natividad eta Merche bezalako herritarren ibilbideek Lemoaren historiaren parte bat gordetzen dute.

Natividad Díez Pablosen eta Merche Amorrortu Iturriozen urteurrenetan, alkateak emakumeak eta haien familiak zoriontzeko aukera izan du, herri osoaren izenean egun berezi horietan gertutasuna eta maitasuna helaraziz.

Hiru mendeurrenek aukera eman dute herriko bizilagunen bizitza eta ibilbideak aitortzeko, eta hain urteurren bereziak haiekin eta haien senideekin batera ospatzeko.

Zorionak Eulali, Natividad eta Merche!


[es]

Lemoa ha celebrado en 2026 la vida de tres vecinas que han cumplido cien años: Eulali Iturbe, en enero, y Natividad Díez Pablos y Merche Amorrortu Iturrioz, más recientemente.

Cumplir cien años es mucho más que sumar años. Es haber vivido grandes cambios, visto pasar generaciones y acumulado experiencias a lo largo de toda una vida. Las trayectorias de vecinas como Eulali, Natividad y Merche conservan una parte de la memoria de Lemoa.

Con motivo de los cumpleaños de Natividad Díez Pablos y Merche Amorrortu Iturrioz, la alcaldesa ha podido acercarse a felicitarlas a ellas y a sus familias, trasladándoles, en nombre de todo el pueblo, el cariño y los mejores deseos en una fecha tan especial.

Estos tres centenarios han sido también una ocasión para compartir con ellas y sus familias una celebración tan significativa.

¡Zorionak, Eulali, Natividad y Merche!