[eus] Datorren maiatzaren 3an txirrindularitza lasterketa izango da Lemoan, Bizkaiko Txirrindularitza Federazioak antolatuta, kluben babesarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiaren lankidetzarekin. Lasterketa goizez egingo da, 09:00etatik 13:10era bitartean. Ekitaldian Lemoako Txirrindularitza Eskolako neska-mutilek parte hartuko dute, etxean lehiatzeko aukera izanik. Urte osoan zehar egiten duten entrenamenduaren ostean, halako jardunaldiek euren lana erakusteko eta esperientziaz gozatzeko aukera […]