Martiak 27 de marzo
Gehiago irakurri titularraren gainean klikatuz
Leer más haciendo clic sobre el titular
Martiak 27 de marzo
Gehiago irakurri titularraren gainean klikatuz
Leer más haciendo clic sobre el titular
[eus]Arratiako Denboraren Bankuak, Arratiako Institutuarekin elkarlanean, belaunaldien arteko berbaldia antolatu ditu, eta bailarako 40 urtetik gorako herritarrak —tartean lemoaztarrak— gonbidatu ditu ekimen honetan parte hartzera. Ekimenaren helburua da belaunaldi desberdinen arteko harremanak sustatzea eta esperientzien trukea erraztea. Topaketak Arratiako Institutuan egingo dira apirilaren 20an eta 27an, 13:20etatik 14:15era. Jardueran, DBH 3. mailako ikasleek helduekin eta […]
[eus]Lemoako Udaleko ordezkaritza bat Bizkaiko kultur gune berri baten inaugurazioan izan da: Ailarak Musiktopa. Artean kokatua, gunea lurraldeko kultur ondarea zabaltzeko eta balioesteko erreferente izateko jaio da. Ekimen honen bidez, Arteako Ekomuseoa berritu eta kultur gune gisa birsortu da, musika, artea, tradizioa eta jasangarritasuna uztartuz, memoria eta abangoardia lotzen dituen erreferente bihurtuz. Martian egindako ekitaldiari […]
[eus] Euskara praktikatu gura duzu? Lemoan aukera duzu! Astero Lemoan euskara praktikatzeko taldeetan batzen gara: bariku arrastietan 18:00etatik aurrera talde bat batzen da, euskaraz berba egiteko eta ondo pasatzeko. Ez utzi biharko eta eman izena! Parte hartzea doakoa da, eta hamaika abantaila daude: deskontuak, opariak… Gainera, izena ematen duzuenon artean hilero-hilero 10 SARI-KUTXA zozketatuko ditugu. […]