Atalak
Udal buletina- Boletín digital

LEMOAKO ESKU PILOTA TALDEA BIZKAIKO HERRIARTEKO TXAPELDUN IZENDATU DA ESKOLA MAILAN – LEMOAKO ESKU PILOTA TALDEA SE PROCLAMA CAMPEÓN DEL HERRIARTEKO DE BIZKAIA EN CATEGORÍA ESCOLAR

[eus] Lemoako Esku Pilota Taldeak Bizkaiko Herriarteko Txapelketa irabazi du eskola mailan, denboraldi bikain bati amaiera ezin hobea emanez. Gure pilotari gazteek lan, ahalegin eta konpromiso handia erakutsi dute txapelketa osoan zehar. Final handia Munitibarren jokatu zen, eta Lemoako zale askoren babesa izan zuten harmailetan. Herritik bertaratutakoek giro aparta sortu zuten eta taldeari bultzada handia […]

Atalak
Udal buletina- Boletín digital

LEMOAKO IGERILEKUEK UDAKO DENBORALDIA HASI DUTE – LAS PISCINAS DE LEMOA HAN INICIADO LA TEMPORADA DE VERANO

[eus] Lemoako igerilekuek ateak ireki dituzte dagoeneko, eta udako denboraldia hasi da. Instalazioak irailaren 6ra arte egongo dira zabalik, ohiko ordutegian: egunero 11:00etatik 19:30era. Denboraldi osoan instalazioen erabilera egokia bermatzeko, funtzionamendu-arauak errespetatzearen garrantzia gogorarazi nahi da. Erabiltzaile guztien lankidetza eta konpromisoa funtsezkoak dira espazio segurua, garbia eta atsegina mantentzeko. Uda on eta gozatu igerilekuez! [es] […]

Atalak
Udal buletina- Boletín digital

POZUETAK BABESA EMAN DIO OINEZKOENTZAKO ZUBIAREN PROPOSAMENARI– POZUETA RESPALDA LA PROPUESTA DE UNA PASARELA PEATONAL

[eus] Lemoako Udalak Pozuetan egindako galdeketan, gehiengoaren babesa jaso du auzoa eta Mendieta lotuko dituen oinezkoentzako pasabidea eraikitzeko proposamenak: aldeko 44 boto eta kontrako 20. Kontsulta Pozuetako bizilagunei zuzendu zitzaien, obra auzo horretan egingo delako eta bertako eguneroko mugikortasunean eragin zuzena izango lukeelako. Proposamena auzoko bizilagunek egindako eskaera batetik sortu zen, inguruko oinezkoen lotura hobetzeko […]

Atalak
Udal buletina- Boletín digital

ROSANEREN DENBORALDI BIKAINA – UNA TEMPORADA BRILLANTE PARA ROSANE

[eus] Rosane Lemoara itzuli da denboraldi ahaztezin baten ondoren. Etxebarrin hezitako eskubaloi jokalariak Galizian jokatu du aurten, Liga Iberdrolako talde batean, eta maila gorenean lehiatuz denboraldi bikaina osatu du. Urte osoan erakutsitako lanari, ahaleginari eta konpromisoari esker, bi lorpen garrantzitsu eskuratu ditu: alde batetik, Erreginaren Kopako txapeldunorde izan da, eta, bestetik, European Cup txapelketa irabazi […]