Atalak
UDALemoa [EUS]

Bigarren urtez jarraian ez da Lemoako jairik egongo

Bigarren urtez jarraian ez da San Inaziorik ospatuko Lemoan. Pandemiak eta horren ondorioz eratorritako osasun egoerak bultzatuta hartu dute erabakia udal arduradunek, jai batzordearekin batera. Hori horrela, udaletik helarazi nahi duten lehen mezua da ez dela jaiak (edo “ez-jaiak”) ospatzeko momentua, eta arduraz jokatzearen garrantzia azpimarratu dute.

Atalak
UDALemoa [EUS]

Kiroldegiko zerbitzuaren esleipen berria abian jarri da

Kiroldegiarena funtsezko zerbitzua da Lemoan. Aste honetako Osoko Bilkuran zerbitzuaren esleipen berria onartu zen. Bi dira esleipen honen gakoak: Kiroldegiko langileak eta ikastaroak.  Kontratuak bi urteko iraupena izango du, balizko hiru luzapenekin.

Atalak
UDALemoa [EUS]

Arantxe, Arraño, Landitxe eta Elorriagako bideak konponduko dira

Arantxe, Arraño, Landitxe eta Elorriagara doazen errepideetan hobekuntza nabariak egingo dira uztailean zehar. Zoladura berritu egingo da, bidean dauden zuloak estaliz.

Atalak
UDALemoa [EUS]

E 27, Tokiko Merkataritzaren eguna: “Lemoa Ureztatzen” Elkatearen gutuna

Merkatarien, ostalarien eta zerbitzu-enpresen “Lemoa ureztatzen” elkarteak egun hau balioetsi nahi dugu, egiten dugun lanari ikusgarritasuna ematen diolako. Era berean, udalerriaren garapenerako, kohesiorako eta hazkunderako ezinbesteko eragile sozioekonomikoa garenez, gure jarduna aldarrikatu nahi dugu.