Musikan aritzeko talentua behar dela esan ohi da. Baina hori baino lehen, ausardia behar da. Eta María Vaquerizok pauso hori ematea erabaki zuen, lekurik zailenetik hasita: kalean abesten eszenatokiko beldurra gainditzeko. Lemoarra jaiotzez, ateak inork zabaldu zain egon ez den artista belaunaldi berri horretakoa da María. Autodidakta gisa ikasi zuen gitarra jotzen, plazak eta kaleak […]