[eus] Lemoan kultura eta memoriari eskainitako hilabeteko aurreazken ekitaldia izan zen “Hezur Berriak” bertso eta literatura proposamena. Ohikoa ez den formatuak poesia, musika eta bat-bateko bertsoak uztartu zituen, amatasunaren inguruko bizipenak eta hausnarketak oholtzara eramanez. “Hezur Berriak” poema liburuan inspiratutako saioan, haurdunaldian eta erditu ondorengo lehen hilabeteetan idatzitako testuen irakurketa musikatuak eta bertsoaldiak eskaini ziren. […]