Atalak
Udal buletina- Boletín digital

LEMOAK URRIAREN 24AN OSPATUKO DU JUBILATUEN EGUNA – LEMOA CELEBRARÁ EL DÍA DE LAS PERSONAS JUBILADAS EL 24 DE OCTUBRE

[eus] Lemoak urriaren 24an ospatuko du Jubilatuen Eguna, adineko herritarrak elkartzeko eta bazkari, musika eta solasaldiaz gozatzeko egun berezi batean. Ospakizuna kiroldegian egingo da, eta egitarauak meza, bazkaria eta Iñaki Basabe abeslariaren emanaldia izango ditu. Jardunaldia 13:00etan hasiko da mezarekin. Ondoren, 14:30ean, bazkaria egingo da, eta bazkalostean Iñaki Basabe abeslariak girotuko du topaketa. Horrela, bertaratutakoek […]

Atalak
Udal buletina- Boletín digital

ARIMEN GAUA: ILUNTASUNA ARGIZTATU, GURE SUSTRAIAK GOGORATU ETA ELKARREKIN OSPATZEKO GABEA – ARIMEN GAUA: UNA NOCHE PARA RECORDAR, ILUMINAR Y COMPARTIR

[eus] Udagoieneko uzta jasota eta negua gerturatzen zebilela, urteko garairik ilunenari aurre egiteko prestatzen ziren gure arbasoak. Euskal tradizioan, Arimen Gaua hildakoak gogoratzeko eta neguaren etorrerari ondo etorria egiteko gaua zen. Argiak, oroitzapenek eta etxeko berotasunak bat egiten zuten gau berezi horretan. Iluntasuna argitzeko, kalabazak hustu eta barruan kandelak jartzen ziren. Aurten, Lemoako Jai Batzordeak, […]

Atalak
Udal buletina- Boletín digital

LEMOAN EUSKADIKO XXIX. ARTZAIN-TXAKURREN TXAPELKETA OSPATU DA – LEMOA ACOGE EL XXIX CAMPEONATO DE EUSKADI DE PERROS PASTORES

[eus] Artzain-txakurrak izugarrizko garrantzia izan dute Euskal Herriko baserrietako eguneroko bizitzan. Artzainekin batera egindako lana ezinbestekoa izan da artaldeak gidatu eta kontrolatzeko, eta lan egiteko modu baten parte dira, baita belaunaldiz belaunaldi transmititutako ondarearen parte ere. Lotura horrek presente jarraitu du asteburu honetan Lemoan, Euskadiko XXIX. Artzain-Txakurren Txapelketa hemen egin baita, bederatzi artzain eta beren […]

Atalak
Udal buletina- Boletín digital

MUSIKA KALEAN, MUSIKA ETA ELKARGUNEA LEMOAKO KALEETAN – MUSIKA KALEAN, MÚSICA Y ENCUENTRO EN LAS CALLES DE LEMOA

[eus] Pasa den barikuan hasi zen Musika kalean, garai bateko erromerien ezaugarrietako bat berreskuratu nahi duen proposamena: musika kalera ateratzea, elkartzeko eta parte hartzeko gune bihurtzeko. Trikitixa, panderoa, danborra, abestiak eta bestelako musika-proposamenak Lemoako hainbat gunetan zehar ibiliko dira. Asmoa da erromerietako izaera ireki eta herrikoia berreskuratzea, garai batean moduan musika erabiltzen zuten elkartzeko, parte […]