Atalak
Udal buletina- Boletín digital

BIZKAIKO TXAPELDUN INFANTILAK LEMOAN – CAMPEONAS DE BIZKAIA EN BALONCESTO INFANTIL DE LEMOA

[eus] Lemoako bost jokalarik Bizkaiko txapeldun titulua lortu dute emakumezkoen infantil mailako errendimenduko saskibaloiaren azken fasean, joan den asteburuan Ixerbekoa kiroldegian jokatutako txapelketan. Zornotza ST taldeko kide dira, eta Saskigune Lemoako elkartearekin lotura dute. Denboraldi osoan zehar, taldeak ibilbide bikaina egin du, partida bakar bat ere galdu barik. Lortutako emaitzek Euskadiko Eskolarteko Jokoetarako sailkapena eman […]

Atalak
Udal buletina- Boletín digital

EMAKUME MASTER CUP TOPAKETAK LEMOAN – ENCUENTRO DE EMAKUME MASTER CUP EN LEMOA

[eus] Asteburu honetan, Lemoako frontoiak Emakume Master Cup 2026ren barruko topaketak hartu ditu, kirol jardueraz harago doan esperientzia partekatua eskainiz. Ekimenaren helburua emakumeen parte-hartzea sustatzea eta belaunaldi ezberdinen arteko harremanak indartzea izan da, pilotaren bidez. Jardunaldian zehar, adin guztietako emakumeek, gaztetatik hasi eta seniorretaraino, kantxa partekatu dute, elkarrekin ikasteko eta jokatzeko aukera izanik. Topaketak giro […]

Atalak
Udal buletina- Boletín digital

BELAUNALDIEN ARTEKO EGUNA LEMOAN – DÍA INTERGENERACIONAL EN LEMOA

[eus] Joan den apirilaren 25ean, Lemoan belaunaldien arteko eguna ospatu zen, egun osoko egitarau irekiarekin. Helburua izan zen herritarren arteko harremanak indartzea eta belaunaldi desberdinen arteko topagunea sustatzea, jarduera parte-hartzaileen bidez. Egunean zehar hainbat ekintza egin ziren, besteak beste, mendi martxa, euskal dantzak, poteoa, herri bazkaria eta erromeria. Programak parte hartzea eta elkarbizitza sustatzea ahalbidetu […]

Atalak
Udal buletina- Boletín digital

ENPRESEN TOPAKETA LEMOAN – ENCUENTRO CON EMPRESAS EN LEMOA

[eus] Eguen honetan, Lemoak Enpresen Topaketa hartu du, tokiko eta inguruko enpresekin zuzenean harremanetan jartzeko eta lan-aukera berriak ezagutzeko helburuarekin. Topaketa Aldalan enplegu zerbitzuarekin lankidetzan antolatu da, eta hainbat enpresa bildu ditu espazio berean. Bertan, enpresek euren jarduera aurkeztu dute, bilatzen dituzten profil profesionalak azaldu dituzte eta hautagaitzak bidaltzeko bideak partekatu dituzte. Jardunaldia aukera egokia […]