Atalak
Udal buletina- Boletín digital

Iratxe Etxebarriaren hitzaldia: buru osasuna eta autozaintza – Charla sobre salud mental y autocuidado con Iratxe Etxebarria

[eus] Buru Osasunaren Nazioarteko Eguna dela eta, gaur, urriaren 10ean, hitzaldia izango da Kotxepin Kultur Etxean: «7.300 miligramo eszitalopram, zertarako?», Iratxe Etxebarriaren eskutik. Saioan buru osasuna zaintzearen garrantziaz eta autozaintza gure bizitzaren erdigunean jartzearen beharrari buruz arituko da, begirada hurbil eta zintzo batetik. Eguneroko erritmoari, emozioei eta ongizaterako ditugun baliabideei buruz hausnartzeko gonbita izango da. […]

Atalak
Udal buletina- Boletín digital

«Euskara ZU zara» lelopean, zabalik dago Lemoako Berbalagunen izena emateko epea – Bajo el lema «Euskara ZU zara», está abierto el plazo de inscripción en Berbalagun Lemoa

[eus] Aurten ere martxan da Berbalagun programa, euskaraz bizitzeko eta praktikatzeko aukera paregabea eskaintzen duena. Euskara ZU zara lelopean, egitasmoak euskaraz hitz egin, lagun berriak egin eta ondo pasatzeko espazioak sortzen ditu, ikasgelatik harago. Parte hartzea doakoa da, eta izen-ematea emanizena.praktikatu.eus webgunean egiten da. Horretarako, Lemoa hautatu behar da “herria” atalean, gustuko ordutegia sartu, eta, […]

Atalak
Udal buletina- Boletín digital

Lemoatik kanpo euskara ikasi baduzu dirulaguntza eska dezakezu urriaren 15era arte – Si has estudiado euskera fuera de Lemoa puedes solicitar una subvención hasta el 15 de octubre

[Eus] Herritik kanpo euskara ikasi duten lemoaztarrek dirulaguntzak jasotzeko aukera daukate. Epea zabalik dago URRIAREN 15a arte. Dirulaguntza eskatu nahi duten pertsonek udaletxera honako dokumentuak ekarri beharko dituzte: nortasun agiria, errolda agiria, ikastaroa egindako euskaltegiaren ziurtagiria, matrikula ordaindu izanaren egiaztagiria, diru sarrera egin nahi den bankuko libretaren kopia, dirulaguntza eskatzeko orria eta zinpeko aitorpena (hemen eskuragarri: https://www.lemoa.net/eu-ES/Udala/Dirulaguntzak/Euskara/ZINPEKO%20AITORPENA.pdf). Horrez […]

Atalak
Udal buletina- Boletín digital

Lemoako Udalak tona bat baino gehiago hondakin kendu du erreketatik – El Ayuntamiento de Lemoa ha retirado más de una tonelada de residuos de los ríos

[eus] Lemoako Udalak garbiketa lanak egin ditu Arratia eta Ibaizabal ibaietako hainbat tartetan. Jarduera horiei esker, guztira 1.020 kilo hondakin bildu dira, eta frakzioz banatuta tratamendu egokia emateko eraman dira. Lemoak guztira 7,4 kilometro ibai ditu, eta horietatik 5,25 kilometrotan egin dira garbiketa lanak; hala ere, ibilguaren zati batzuk ezin izan dira garbitu, ur maila […]