Lemoako elkartruke programan parte hartzen duten gazteak laster Kopenhagera joango dira nazioarteko esperientzia aberasgarri bat bizitzera. Abentura hasi aurretik, herriarekin azken une bat partekatu nahi izan dute, eta herritar guztiak afari ireki batean parte hartzera gonbidatu dituzte. Ekimenari esker, gainera, herriko solstizio-festarako erositako elikagaiak aprobetxatuko dira. Festa tenperatura altuengatik bertan behera utzi behar izan zen, […]