Iazko etenaldi behartuaren ondoren, Lemoako festibal akustikoa bueltan da (irailak 10-11). Jarraian kartela, aurrerapen bideoa eta aldizkari digitala.
Lemoako udal buletina
Iazko etenaldi behartuaren ondoren, Lemoako festibal akustikoa bueltan da (irailak 10-11). Jarraian kartela, aurrerapen bideoa eta aldizkari digitala.
Marian Garay, Gizarte Ekintza zinegotziak, ekimen honen nondik norakoak azaldu ditu: “Udaletik Harrera protokoloa martxan jarri genuen 2019an. Protokolo horren ekimenetako bat Ondo etorri ekitaldia da, herrira bizitzera datozen norbanako zein familiei Lemoako zerbitzu guztiak eta elkarteak aurkezteko zein ezagutarazteko bilgunea.COVID-19ak eragin duen egoera dela-eta, aurten ere ekitaldia aurrez aurre egiteko aukera bertan behera gelditu da. Horregatik, gutunaren eta gidaren bidalketa dira Harrera protokoloari jarraipena emateko aurkitu dugun bidea”.
Bigarren urtez jarraian ez da San Inaziorik ospatuko Lemoan. Pandemiak eta horren ondorioz eratorritako osasun egoerak bultzatuta hartu dute erabakia udal arduradunek, jai batzordearekin batera. Hori horrela, udaletik helarazi nahi duten lehen mezua da ez dela jaiak (edo “ez-jaiak”) ospatzeko momentua, eta arduraz jokatzearen garrantzia azpimarratu dute.
Kiroldegiarena funtsezko zerbitzua da Lemoan. Aste honetako Osoko Bilkuran zerbitzuaren esleipen berria onartu zen. Bi dira esleipen honen gakoak: Kiroldegiko langileak eta ikastaroak. Kontratuak bi urteko iraupena izango du, balizko hiru luzapenekin.