Argazkiak: FOKU
Argazkiak: FOKU
Gaur goizean ehun lemoaztar inguru Lemoatxera igo dira bertan, 1937ko batailan, hil egin ziren gudari eta milizianoak oroitzera. Lubakien arteko ibilaldi hunkigarria izan da. Gudariak eta milizianoak aurkitutako lekuetan arrosa bana utzi dute. Ondoren, Lemoatxeko errotondan monolito bat inauguratu dute, bertan Arkaitz Estiballesen bertso bat irakur daiteke.
Orain dela 80 urte tropa frankisten hegazkinak Lemoa bonbardatu zuten. Gaur, 2017ko maiatzaren 13an, Lemoako herriak bonbardaketa hartako bi hildako zibilak eta 36.eko Gerratean zehar Lemoan hil egin ziren gudari eta milizianoak gogoratu ditu Udalak antolatutako ekitaldi hunkigarri bateri esker. Ordu bateko ekitaldian Arkaitz Estiballesek, Igor Estankonak eta Borja Estankonak parte hartu dute bertsoak, poesiak […]
Aste Kulturala dala eta, martitzenean ikuskizun txikitxu bet eukin gendun Ludotekan: Maddi eta Txalaparta. Hemen argazki batzuk: